Talentua erakartzeko dirulaguntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Bizkaiko enpresek lan-kontratu mugagabeak formalizatzeko, esperientzia handiko eta kualifikazio handiko profesionalekin, EAEtik kanpo lan egiten ari direnekin, beren jarduera profesionala Bizkaiko Lurralde Historikoan egin dezaten.

Laguntzaren zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako kontratuak edo kontratazio-proposamen irmoak jasotako urteko soldata finko gordinaren %20 izango da 2024 urtean eta %20 2025ean. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro izango da, guztira.

Profesionalak 2023eko urtarrilaren 1etik aurrera izan behar du eragina enpresa eskatzailearekin duen lan-harremanean; nolanahi ere, kontratu mugagabea 2024ko irailaren 30a baino lehen izan behar du, eta 2025eko abenduaren 31ra arte egon behar du indarrean.

NORENTZAT?

Bizkaiko Lurralde Historikoan Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta gutxienez lantoki bat Bizkaiko Lurralde Historikoan eta berezko nortasuna juridiko duten enpresentzat. Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa  eta Handizkako Merkataritza jarduerak egiten dituzten enpresei zuzenduta dago.

2024KO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

ESKABIDEAK

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 8ko 08:30etik aurrekontu erabilgarria agortzen den arte izango da, edo aurkeztutako eskabide kopuruagatik agortutzat jotzen den arte, edo 2024ko irailaren 13ko 13:30ak arte.

Eskabideak Ekonomi Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako, sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau, Orueta Apezpikuaren kaleko 6an, gure bulegoetan, eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

2023KO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

Aurkeztu beharreko txostenak telematikoki bidali beharko dira ondorengo epeetan:

  1. 2024ko ekainaren 1etik 30era bitarteko txostena
  2. 2025eko urtarrilaren 1etik 31ra azkenengo txostena

Beste dokumentu batzuk

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.