Azaroaren 25a 2020

Hori da itxura! robokatzeko egiten du; Like ematen zien beste mutil batzuei; Beste gizon askorekin hitz egiten zuen; Beroaldi baten jo zuen, baina asko maite zuen; Ez ikusi ez dagoenik, indarkeria matxista da; Emakumeenganago indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaia egiten

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

2020. urte honetan, koronabirusa indarrez sartu da gure bizitzetan, eta baldintzatu egin ditu gure itxaropenak, gure lana, gure familiak, gure harremanak, gure ongizate-sistema... Gure oraina berrinterpretatzera eta gure etorkizuna berridaztera eraman gaitu.

Eta, gure orainean, erakundeok arreta berezia jartzen ari gara indarkeria matxista jasaten duten emakumeengan, eta, batez ere, egoera larriagotzen duen egoera honetan jasaten dutenetan. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak emakume horiek behar dituzten baliabideak bermatzen jarraitzen du, eta jarraituko du.

Baina geroari begira ere gogotsu dihardugu, indarkeria matxistarik gabeko etorkizun bat idazteko: emakume askeen etorkizuna.

Eta etorkizun hori eraikitzeko, erakunde eta pertsona guztiak gara beharrezkoak; izan ere, indarkeria matxistak emakume askori gogorrago eta zuzenago eragiten badie ere, guztiok zeharkatu eta inplikatzen gaitu, eta gizarte osoa erantzule egiten du.

Bada garaia identifikatzeko noiz justifikatzen edo ditugun eraso matxistak, zenbaitetan, gainera, emakumeei errua botata. Egoera horiek oinarri hartuta hazten eta babesten da indarkeria.

Horregatik, hau da kanpainaren lema:

EZ IKUSI EZ DAGOENIK. INDARKERIA MATXISTA DA.

Izan ere, identifikatzen dugunean, saihestu, eta beraren aurka borroka egiten dugu. Eta aurka egiten diogunean, etorkizuna idazten dugu, emakumeentzako eta pertsona guztientzako etorkizun aske bat eraikiz.

Gustatuko litzaiguke zeuk ere ekimen honetan parte hartzea eta mezu hau zabaltzen laguntzea. Mezua zabaltzen asmatzen badugu, horrek sendotuko du Giza Eskubideei erasotze hutsa den indarkeria matxista honen kontrako borroka.

Like ematen zien beste mutil batzuei

Hori da itxura! Probokatzeko egiten du

Like ematen zien beste mutil batzuei

Beste gizon askorekin hitz egiten zuen

Beroaldi baten jo zuen, baina asko maite zuen