17 M

 

Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala

Askeak eta berdinak eskubidez

Maiatzaren 17a - Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Bizkaia Foru Aldundia

Bizkaia anitza

 

#17M ::: Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK LGTBI pertsonen diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa berretsi du.

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, Osasunaren Mundu Erakundeak 1990ean homosexualitatea buruko nahasmenduen zerrendatik kentzeko hartutako erabakiarekin bat etorriz. Nazioarteko hainbat erakundek egun oroigarri gisa bermatutako jardunaldia da, baita lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen (LGBTI) eskubideak aldarrikatzeko egun gisa ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak LGTBI pertsonen diskriminazioaren aurka borrokatzeko duen konpromisoa berresten dugu, eta baita LGTBIfobia erabat gaitzesteko dugun jarrera ere. Diskriminazio hori batez ere aurreiritziek eta ezjakintasunak eragiten dute, eta berdintasun-printzipioaren aurka egiten du; izan ere, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure sexu-orientazioa edo -identitatea edozein izanda ere. Zoritxarrez gure gizartean oztopo ugari daude oraindik ere legezko berdintasuna benetako berdintasun eraginkor bihurtzea eragozten dutenak. Gainera, LGTBI pertsonen eskubideen babesa zalantzan jartzen eta atzera egiten ari den unea bizi dugu.

LGTBI pertsonek kalteberatasun-egoera ugari pairatzen dituzte, modu kezkagarrian azaleratu direnak eta oraindik ere gure gizartean modu inklusiboan eta berdintasunean bizitzeko dituzten zailtasunak agerian uzten dituztenak, bereziki diskriminazio anizkoitzaren eta intersekzionalaren ondorioak intentsitate handiagoz jasaten dituztenak. Aniztasun eta Gizarteratzeko I. Foru Planean (2021-2023) politika publiko inklusiboagoetan aurrera egiteko estrategia proposatzen da.

Diskriminazio mota guztien aurkako borroka horrek, eta, bereziki, LGTBI pertsonen sexu-orientazioa eta genero-identitatea direla-eta gertatzen dena, Bizkaiko Foru Aldundiaren politiken helburuetako bat izaten jarraituko du, gizarte kohesionatuagoa, berdintasunezkoagoa eta bidezkoagoa lortzeko bitarteko moduan. LGTBI pertsonen aurka gertatzen ari diren gorroto-delituen azken zifra eta kasu txundigarrien aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiak errepikatzen du eta berretsi egiten du eskubide eta askatasunetan erabateko izango den gizartea eta herritartasuna lortzeko konpromisoa. Eskubide eta askatasun guztiak, pertsona guztiak.