2.arloa - Enpresa berritzaile berriak sortzea

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2026

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Enpresa berritzaile berriak sortzeko.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaile: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Enpresa berria eratzeagatiko eta kapitala handitzeagatiko prima; Kanpo-gastuak: azoketarako bidaiak eta bertaratzea, jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaiko negozio-lokal baten errentamendu-gastuak; eta Bizkaiko lantokiari atxikitako eta lanaldi osoko teknologoa edo negozioaren garatzailea kontratatzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Gastuak, 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2028ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.

NORENTZAT?

Erakunde hauek eskuratu ditzakete 2. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Bizkaiko enpresa berritzaile berriak, EJZn lehenengo alta-data 2024ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa dutenak, gutxienez lanaldi oso baliokideko 2 lanpostu dituztenak Bizkaiko produkzio-zentroari atxikita eta lurralde horretan lan egiten dutenak. Gainera, egoitza soziala, fiskala eta ekoizpen-zentro bat izan beharko dituzte Bizkaian, eta merkataritza-sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egon beharko dute. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, eta laguntza eman eta ordaindu arte mantendu beharko dira.

ESKABIDEAK

  1. 1. deialdia: 2026eko otsailaren 2ko 08:30etik otsailaren 27ko 13:30era.

    Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez (www.bizkaia.eus/sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako sinadura elektronikoa izan beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK 2026

Beste dokumentuak 2026

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2025 (2.arloa: Enpresa berritzaile berriak)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2027ko urtarrilaren 31a.

Beste agiriak 2025

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.