1. Arloa- Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2026

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Enpresa berritzaile berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektu berritzaileetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaileek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Kanpo-gastuak: bideragarritasunari, merkatuari, komunikazioari eta marketinari buruzko azterlanak, eta txosten teknikoak; produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta ferietara joatea, proiektua garatzeko. Enpresa berritzaile berrien kasuan, Bizkaian negozio lokala alokatzeko gastua.

Gastuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2028ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.

NORENTZAT?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren Bizkaiko pertsona fisikoak.
  • Bizkaiko enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2024ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 5 lanpostu dituztenak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, enpresa berriak sustatzen dituztenak.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 5 lanpostu dituztenak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako eragile zientifiko-teknologikoak, 109/2015 Dekretuaren edo indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatuak. Enpresa berritzaile berrien sustatzaile izan behar dute, eta kategoria hauetakoren bateko kide: Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak, Foku Anitzeko Teknologia Zentroak, Teknologia Zentro Sekorialak edo Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

ESKABIDEAK

  1. 1. deialdia: 2026ko otsailaren 2ko 08:30etik otsailaren 27ko 13:30era.
  2. 2. deialdia: 2026ko uztailaren 13ko 08:30etik irailaren 11ko 13:30era.
  3. Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez (www.bizkaia.eus/sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako sinadura elektronikoa izan beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK 2026

Beste dokumentuak 2026

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2025 (1.arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea):

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2027ko urtarrilaren 31.

Beste agiriak 2025

Emaitzak 2025

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.