Industrialdeetako Programa. 2.Arloa: Industrialdeetako inbertsioak.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Diruz lagundu daitekeen egitatetzat jotzen da industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko inbertsioak egitea, poligonoko enpresa-taldeak eta poligonoa dagoen herriko toki erakundeak adostutako jarduketa- eta hobekuntza-planean aurreikusitakoak.

  • Inbertsioak titulartasun publikoko espazioak eta oinarrizko zerbitzuak hobetu eta egokitzeko obretan.
  • Inbertsioak poligonoari balioa erantsia ematen dioten zerbitzuetako inbertsioak.
  • Energia-eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako, irisgarritasuneko eta abarretako inbertsioak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen eta tokiko erakundeek onartutako gastuaren %60, gehienez, izan daiteke, eta %70, gehienez, jabeen eta errentarien elkarteentzat.Dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 90.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat.

Erakunde onuraduna egoera ahulean dauden eta foru dekretuaren azalpen-zatian aipatutako lehentasunezko jarduera behar duten zonetan (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Aiaraldeko udalerriak) sartuta dagoen udalerri batean badago, dirulaguntzaren ehunekoa % 80koa izango da elkarteentzat eta % 70koa toki-erakundeentzat, gehienez 100.000,00 euro.

NORENTZAT?

  • Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).

    Era berean, onuradun izango dira industrialdearen garapen mailakatu eta progresiboaren ondorioz sortutako industrialdea baino eremu txikiagoa ordezkatzen duten taldeak.

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeak.

ESKAERAK

  • 2023ko maiatzaren 10eko 08:30etatik ekainaren 10eko 13:30etara arte.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an jaso daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.