Jostailu ez-sexistak

Jostailuak sozializazio-tresnak dira.

Jolasen bidez garatzen dituzte umeek beren ideiak, sinesmenak, gizarte-balioak, itxaropenak, beharrak, jarduteko ereduak…

Kanpaina honen bitartez, kontzientzia piztu nahi dugu eta argi ikusarazi zer garrantzi duten jolasek eta jostailuek, bizitzako lehen urteetan, haurren hezkidetzarako eta euren arteko berdintasunerako tresna gisa.

Gabonetan opari asko egiten dira, eta garrantzitsua iruditzen zaigu gogoratzea jostailuek ez dutela geroan iraunarazi behar gure umeen bizitza eta etorkizuna mugatzen eta baldintzatzen duen estereotiporik.

Aitzitik, berdintasun-tresna bilakatu behar dute, eta bere nortasuna eraikitzen lagundu izatez direnaren arabera, askatasunez, aukera-sorta zabal batekin, genero-muga edo -baldintzapenik gabe.

Pertsonen balio-berdintasunetik abiatuta heztea proposatzen dugu, adingabe bakoitzaren ahalmenak eta banakotasunak aintzat hartuta, haien sexua gorabehera, eta, betiere, pertsonaren garapen integrala helburu dugula, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utzita.

Ez ditzagun mugatu umeen aukerak.

Ez ditzagun mugatu haien ametsak, horrela ez baitiogu mugarik jarriko haien etorkizunari.