Indarkeria matxistak eragindako babesgabetasunaren Balorazio Zerbitzua

Helburua

Zerbitzu horrek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesgabetasun-egoerak identifikatzea eta mailakatzea errazten du.

Eskatzaileak bideratzen ditu haien beharrizanei hoberen erantzuten dien zerbitzura, betiere zerbitzu horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badira.

Honako zerbitzu hauek sartzen dira:

  • Babesgabetasun-eskaeren balorazioa.
  • Diagnostiko sozial espezializatua eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baliabideei buruzko orientazioa eta/edo, egokitzat joz gero, erabiltzailea beste arreta-sistema edo -politika batzuetako baliabideetarantz bideratzea.

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatu hauek eskuratzeko, haien babesgabetasunaren balorazioa eta gizarte-diagnostiko espezializatuaren orientazioa beharko dira:

  • Epe ertainerako harrera-zentroak.
  • Arreta komunitarioko zerbitzua: Zerizan, Sua, Beregain-A ilara, Haziak, Sustraiak, Ekin, Madariaga eta Casa Hogar programen bidez garatzen da. Programa horiek honako prestazio tekniko hauek eskaintzen dituzte: esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, laguntza soziala, esku-hartze soziojuridikoa, arreta pertsonala eta etxekoa, bitartekaritza, informazioa, jarraipenaren balorazioa eta ostatu-laguntza prestazio osagarri gisa.

Baldintzak

Indarkeria matxistak eragindako babesgabetasun-egoeran egotearen zantzuak izatea.

Eskabideak non aurkeztu

Udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez.

Eskaera Elektronikoa

Eskaera burutzeko Bizkaiko Egoitza Elektronikora sarbidea.