#A18 Migratzaileen Nazioarteko Eguna

  • #A18 Migratzaileen Nazioarteko Eguna.
  • Pertsona guztiak berdinak gara gure aniztasunean.
  • Eskubide eta betebehar berberak ditugu. Aukera berberak.

Abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dugula-eta, Bizkaiko Foru Aldundian azpimarratu gura dugu migratzaileen eskaintzen diguten dibertsitatea aukera bat dela, abegi-gizarte gisa onurak dakarzkigun aberastasuna. Pertsona horiek, beste edonor bezala, askotarikoak eta ezberdinak dira.

Nazio Batuen erakundeak berak adierazi duenez, gizadiaren historian migrazioa izan da zoritxarra gainditu eta bizitza hobearen bila ateratzeko erabaki indibidualaren adierazpen ausarta. Gaur egun, globalizazioak, komunikazioetan eta garraioan izandako aurrerapenekin batera, asko handitu dute beste leku batzuetara aldatzeko guraria eta gaitasuna duten pertsonen kopurua.

Aro berri honek erronkak eta aukerak planteatu dizkie mundu osoko gizarteei. Migrazioaren eta garapenaren arteko lotura azpimarratzeko ere balio izan du, bai eta lagundutako garapenerako, hau da, jatorrian nahiz helmugan baldintza ekonomikoak eta sozialak adostuta hobetzeko, eskaintzen dituen aukerak azpimarratzeko ere. Bizkaia bada, eta hemendik aurrera oraindik gehiago izango da, gizarte mestizo bat, plurala. Eta, beste ezeren gainetik, abegi-lurraldea izango da.