Azaroaren 25a 2018

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunetan oinarrituta dagoen gizarte batean bizi gara, eta desberdintasun hori hainbat modutan islatzen da.

Adibide larrienak emakumeen kontrako irainak, erasoak eta emakumeen hilketak dira. Indarkeria matxista oinarrizko arazoa da, Giza Eskubideak urratu egiten baitira.

Eraso horiek sufritzen dituzten emakumeen eta eraildako emakumeen kopuruak mantendu egin dira urteetan zehar, eta ezin dugu ahaztu zifra bakoitzaren atzean hautsitako bizitzak daudela, biktimentzako infernuak.

Material hau egun hori dela-eta garatu dugun sentsibilizazio kanpainakoa da. Hala, formatu ezberdinetan zenbait mezu eta sorkuntza grafiko garatu dira emakumeen ahalduntzerako. Emakume bakoitzaren gaitasuna eta gizon baten menpe behartuta egon gabe bizitzeko duen eskubidea nabarmendu nahi ditugu, eta nola ez, eraso eta erailketa gabe.

Kanpainak hiru ideia hauek ditu:

  • Ez naiz zurea, neurea naiz
  • Ez nazazu gehiago maitatu, maitatu nazazu hobeto
  • Emakume baten atzean beti dago emakume handi bat

Mezu hauekin batera hiru emakumek sortutako ilustrazioak egongo dira, eta horiek laguntza bisual handia eskainiko diete mezuei. Kanpaina honen hedapen arrakastatsuak indarkeria matxistak sortzen duen Giza Eskubideen urraketaren aurkako borrokan aurrerapauso bat izango da.

POSTERRAK

Ez naiz zurea, neurea naiz

Ez nazazu gehiago maitatu, maitatu nazazu hobeto

Emakume baten atzean beti dago emakume handi bat