Mugikortasun arduratsua: modu anitzen artekoa eta aukera iraunkorrak

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Jarduera honen bitartez Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak ibilgailu pribatuarekiko aukera iraunkorrak erabiltzeko proiektuak sustatuko ditu. Hala, hiriguneak edota lanerako eremuak garraio kolektiboekin, bizikletetarako sareekin (bidegorriak) eta abarrekin konektatuko ditu.

Jardueraren helburu nagusia berotegi efektuko gasen igorpenak murriztea da. Gainera, besteak beste, hurrengo helburuak lortu nahi dira: ibilgailu pribatuaren aldean aukera iraunkorren erabilera sendotzea eta, beraz, lehenengoen erabilera gutxitzea.

Ondorengo irizpideak betetzen dituzten jarduerak gauzatuko dira:

  • Gida-planetan (Errepideei buruzko Lurralde Plan Sektoriala, Bizikletetarako Gida Plana) edo Sailaren programazioan sartutako jarduerak.
  • Dauden igarobideetan ageri badira eta ibilbideak ixten eta jada eraikitako azpiegiturak osatzen uzten badute.
  • Biztanleen poltsak herri-garraioarekin konektatzen badituzte.
  • Oinezkoentzat eta txirrindularientzat istripu-tasa handienak dituzten zonetan biktimak murrizten badituzte.
  • Etxebizitzen zonak/lan-zentroetako zonak konektatzen badituzte.
  • Garraioaren eta errepideen erabilera iraunkorra ahalbidetu/errazten badute, ibilgailu partekatua erabiltzera bideratutako zonak barne.
  • Hobekuntza jarduerak,herri-garraioaren zirkulazioa baldintza seguruetan ahalbidetzeko.
  • Kanpoaldeak gaitasun handiko sareekin edo modu anitzeko sistemekin konektatzeko.
  • Hiriguneen eta landa-guneen artean bizikleta-garraiora edo oinezkoen garraiora migrazioak egitea uzten duten azpiegiturak, azpiegituretan txirrindulari eta oinezkoentzako guneak gaitzea eta erabiltzaile ahulenen segurtasun-baldintzak hobetzea.
  • Dentsitate handiko hiriguneekiko hurbil oinezkoentzako konexioak.
  • Area metropolitar handietara erabiltzaileak hurbiltzeko konexioak, garraio-modu anitzak sustatuz.
  • Gune txikiak eskualdeetako gune handietara hurbiltzen dituzten konexioak, irakaskuntza-zentroak (unibertsitatea, ikastetxeak) eta lanpostuetan dentsitate altuak dituzten eremuan elkartzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2 jardueratan (bata Bermeon eta bestea Bilbon) 2 milioi euro erabiltzeko konpromisoa hartu du, mugikortasun arduratsua sustatzeko.