Mapa eta datu espazialen zerbitzua

Analisi aurreratuta datu geoespazialekin. Informazio geografikoko sistemak, mapa elkarreragileen eta 3Dren garapena, denbora errealeko analisia, eredu espazialak eta biki digitalak.

Zer eskaintzen dugu zerbitzu honen bidez

Datuak eta mapak GeoBizkaian

  • Negozioaren datuak Bizkaiko mapa batean irudikatzeko behar den plataforma teknologikoa hornitzea.
  • Web aplikazioetan eta mugikorretan datu espazialak integratzea, erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko.

Datu espazialak bistaratzea

  • Erabakiak hartzeko informazio geografikoa hobeto ulertzea eta bistaratzea.
  • Dashboard geoespazial pertsonalizatuak, funtsezko informazioa monitorizatu eta aztertzeko.

Modelizazioa eta analisi aurreratua datu espazialekin

  • Agertokiak simulatzea eta emaitzak iragartzea hainbat arlotan.
  • Ibilbideak eta garraio-sareak optimizatzea, mugikortasun-analisiak eta trafiko-datuak erabilita.
  • Ingurumen-inpaktua ebaluatzea eta natura-baliabideak kudeatzea, datu espazialak erabilita.
  • Beste informazio-iturri batzuekin datu espazialak integratzen dituzten irtenbide pertsonalizatuak garatzea.

Teknologia murgiltzaile geolokalizatuak

  • Ikuspegi paregabeak eta sarbide esklusiboak eskaintzen dituzten esperientzia aberasgarriak.
  • Irisgarritasuna hobetu, pertsona mota guztien eskura egoteko
  • Hezkuntza eta kontzientzia kulturala, lurraldea erabiltzaileengana hurbilduta.
  • Iraunkortasuna, ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna murriztuta.
  • Berrikuntza eta marketina, bisitari potentzialei "sneak peek" birtuala eskaintzea.
  • Esperientziak pertsonalizatzea. Erabiltzaileek beren hizkuntzan eta nahi duten sakontasunarekin jakin dezakete norakoa edo interesgunea.

Gure lan egiteko modua

Datu espazialak dituzten analisi aurreratuko proiektuek 5 fase dituzte:

  1. 1. fasea

    Definizioa

  2. 2. fasea

    Datuak prestatzea

  3. 3. fasea

    Analisia eta modelizazioa

  4. 4. fasea

    Bistaratzea

  5. 5. fasea

    Ezartzea

  1. 1. fasea - Definizioa: bezeroaren beharrak, baldintza teknikoak eta proiektuaren irismena ulertzea.
  2. 2. fasea - Datuak prestatzea: datu espazialak biltzea, garbitzea eta eraldatzea, proiektuaren beharrak betetzeko.
  3. 3. fasea - Analisia eta modelizazioa: eredu prediktiboak sortzea eta analisi geoestatistikoa aplikatzea, datuetan patroiak detektatzeko.
  4. 4. fasea - Algoritmo multzoa modelatzea: dashboard eta mapa interaktiboak eta diseinatzea, lortutako emaitzak ulertzeko.
  5. 5. fasea - Ezartzea: lortutako datuak negozioak eskatutako sistemetan integratzea, konponbidea hedatzea eta gaikuntza eta euskarria eskaintzea.