Datuak eta beren kalitatea kudeatzeko zerbitzua

Datua kudeatzeko praktika, politika, tresna eta prozesuen multzoa, haren kalitatea ziurtatzeko eta erabaki informatuak hartzea errazteko, eraginkortasun operatiboa eta araudia bete daitezen.

Zer eskaintzen dugu zerbitzu honen bidez

Datuaren kalitatea

Datuaren kalitatea dimentsioen bidez definitzen da: zehaztasuna, osotasuna, baliozkotasuna, trinkotasuna, bakartasuna, puntualtasuna eta helburura egokitzea, negozioaren baldintzen arabera.

Datuen kalitatea neurtzeko, monitorizatzeko, ikuskatzeko eta hobetzeko prozesuak ezartzen ditugu eta haiek kudeatzeko eta ustiatzeko egokiak direla ziurtatzen dugu.

Datuen segurtasuna eta babesa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-erakundeek tratatzen duten informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, trazabilitatea eta erresilientzia bermatzen duten printzipio, neurri eta arauen multzoa da.

Datuen tratamendu egokia bermatzen dugu haien bizi-zikloan, eta, horretarako, beharrezkoa denean, ezkutatzeko, anonimo egiteko eta pseudonimoak jartzeko prozesuak aplikatzen ditugu.

Metadatuen kudeaketa

Metadatuak beste datu batzuk deskribatzen dituzten datuak dira, datuentzako "etiketak" dira. Behar bezala etiketatutako datu batzuen bidez, datuen testuinguruari, edukiari eta egiturari buruzko informazioa ematen dugu eta, horrela, datuak bilatzea, ulertzea eta erabiltzea errazten dugu.

Funtsezko datuen kudeaketa

Datu nagusiak, erreferentzia-datuak eta beste datu batzuk funtsezkoak dira negozioen funtzionamendu egokirako.

Funtsezko datuak identifikatzen ditugu eta haien balioak eta definizioak kontrolatzen ditugu, errepikapenak murrizteko eta erakundearen sistema guztiak lerrokatuta daudela ziurtatzeko, informazio zehatz eta eguneratu bera erabilita.

Datuak eta datu-espazioak partekatu

Erakunde publiko zein pribatuen arteko datu-trukea sustatzea eta ahalbidetzea eta herritarrekin datuak partekatzeko plataforma ireki bat izatea.

Datu kolaboratiboen guneak sektore eta erakunde desberdinen arteko datu-truke seguru eta eraginkorra errazten duten plataformak dira. Datuen espazioek EBko edozein kideren arteko trukea barne har dezakete.

Gure lan egiteko modua

Datuen kudeaketa eta kalitateko zeharkako zerbitzu bat dago: Foru Sektore Publikoko talde tekniko eta funtzionalei euskarria ematen die eta etengabeko hobekuntzara bideratutako metodologia iteratiboa erabiltzen du.

  • Datuen profila egiten da, aktiboak eta azpidomeinuak katalogatzen dira, erakundeei lotutako terminoak identifikatzen dira, arau tekniko espezifikoak ezartzen dira, arduradunak esleitzen dira eta datu maisuak hautematen dira.
  • Negozioak zehaztutako arazoetara bideratzen da. Horretarako, datu kritikoak hauteman, baliozkotze estandarrak egin (datak, formatu komunak), eremu eta erakunde mailako terminoen definizioa eta horien arteko harreman semantikoak txertatzen dira.
  • Posible da kalitate-geruza aurreratu bat gehitzea, datuei aplikatutako negozio-logikaren analisiaren, erreferentziako datuen baliozkotzearen, informazioaren sailkapenaren eta babesaren, trazabilitatearen (leinua) eta zerbitzu-mailako akordioen (SLAak) definizioaren bidez eta datu onduak sortzea horiek ustiatzeko prest.