Plataforma operadoreek informazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa

238 eredua

Araudi aplikagarria

  • Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentaraua, fiskalitatearen arloko administrazio-lankidetzari buruzko 2011/16 (EB) Zuzentaraua aldatzen duena.
  • Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen esparruan plataforma digitalen bidez lortutako diru-sarrerei buruzko informazioa automatikoki trukatzeko Agintaritza Eskudunen arteko Akordio Multilaterala, bai eta helburu berarekin sinatutako nazioarteko beste akordio batzuk ere.
  • Nazioarteko bi arau horien transposizioa, Bizkaiko Lurraldearen ordenamendura, azaroaren 22ko 8/2023 Foru Arauaren bidez egiten da. Foru-arau horren bidez dagozkion neurriak onesten dira BATUZ sistemaren behin betiko ezarpena antolatzeko, fiskalitatearen arloko administrazio-lankidetzari buruzko 2011/16 (EB) Zuzentaraua aldatzen duen Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko, eta beste tributu-aldaketa batzuk egiteko.
  • Azaroaren 22ko 8/2023 Foru Arau horrek hogeita zortzigarren xedapen gehigarria txertatzen du Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan. Xedapen horretan, oinarrizko jarraibideak ezartzen dira elkarren laguntzaren eremuan, informazioa emateko betebeharra duten plataforma-operadoreek informazioa emateko, arretaz jokatzeko eta erregistrorako dituzten betebeharrei dagokienez.
  • Aipatu den hogeita zortzigarren xedapen gehigarriaren erregelamendu bidezko garapena otsailaren 29ko 21/2024 Foru Dekretuan gauzatzen da, zeinaren bidez garatzen baitira plataforma-operadoreek ematen duten informazioaren nahitaezko truke automatikoaren esparruan arreta egokiarekin jokatzeko arau eta prozedurak eta aldatzen baita Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak araupetzen dituen Araudia, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia, fiskalitatearen arloko administrazio-lankidetzari buruzko 2011/16 EB) Zuzentaraua aldatzen duen Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren eta beste zerga-arau batzuen transposizioa egiteko.
  • Plataforma-operadoreek jarduera jakin batzuei buruzko informazioa emateko duten betebeharrari dagokionez, aipatutako foru-dekretuaren 9. artikuluko Zazpi apartatuak Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak araupetzen dituen Araudiaren 65 sexies artikulua aldatzen du, eta konfiguratuta dagoen terminoetara egokitzen du betebehar hori. Hala, informazioa emateko betebehar berri bat ezartzen da, eta hura betez, «informazioa eman behar duten plataforma-operadoreek» zerga-administrazioari informazio jakin bat eman beharko diote «informazioa eman behar duten saltzaileek» gauzatutako «jarduera egokiei» dagokien «erreferentzia-aldiari» buruz.
  • 117/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 19koa, Ogasun eta Finantzen foru diputatuarena, zeinaren bidez onesten baitira 040 eredua («Informazioa komunikatzera behartutako beste plataforma-operadore batzuen erregistroan inskribatutako alta, aldaketa eta bajaren zentsu-deklarazioa») eta 238 eredua («Plataforma-operadoreek informazioa komunikatzeko deklarazio informatiboa») eta ezartzen baitira haiek aurkezteko baldintzak eta prozedura.

Aurkezteko epea

  • 238 eredua («Plataforma-operadoreek informazioa komunikatzeko deklarazio informatiboa») urtean behin aurkeztuko da, eta urtarrilean izango da aurkezteko epea, «saltzailea» «informazioa komunikatu beharreko saltzaile» gisa identifikatu eta hurrengo urte naturalean.
  • Bestalde, «plataforma-operadore salbuetsiek», Estatuko legeriari jarraituz frogatu ahal badute euren plataformaren enpresa-ereduak ez duela «informazioa komunikatu beharreko saltzailerik», orduan aurkeztu behar izango dute, «plataforma-operadore salbuetsiak» izan eta hurrengo urte naturaleko urtarrilean, deklarazio negatiboa bat non Espainiako Zerga Administrazioari jakinarazi beharko baitiote «plataforma-operadore salbuetsiak» izan direla.

238 eredua, web-zerbitzu bidezko aurkezpena

238. eredua. Aitorpen negatiboa