Herritarrentzako kanal anitzeko arreta

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusia, herritarrei arreta emateko zerbitzu erkidea sustatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumena erabiliz datu pertsonalak tratatzeko, erregistro elektroniko bakarra eta komunikazioen, jakinarazpenen eta dokumentuen eta pertsonen identifikazioaren sistemak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan.

Era berean, zuzendaritza hau da kanal anitzeko administrazio azpiegiturak eta plataformak eta zeharkako zerbitzuak (aurrez aurrekoa, telefonikoa eta elektronikoa) sustatzera bideratutako jarduera zuzentzeko, bultzatzeko eta gainbegiratzeko eskumena erabiliz datu pertsonalak tratatzeko arduraduna.

Gainera, Zuzendaritza hau arduraduna da ere egoitza elektronikoaren eduki komunak kudeatzeagatik eta egoitza elektronikoaren zerbitzu eta izapideetara sartzen diren foru sail edo erakundeekin koordinatzeagatik sortzen diren datu tratamenduei dagokienez.

Horretaz gain, arlo horretan eskumena duen zuzendaritza nagusi bakoitza datuen tratamenduaz arduratzen da, kanal anitzeko arreta ematen den eremu korporatibo espezifikoan egiten dituen jarduketen eta kudeaketen arabera, bai eta herritarren esku jarritako edukien eta zerbitzuen kudeaketaz ere, bakoitzaren eskumen eremuari dagokionez, eta egoitza elektronikoa nabarmentzen da.

Saila/Kabinete

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila Kabinete eta sailak

Harremanetarako Datuak

  • Diputazio kalea, 7 - 48008 Bilbo
  • Kanal anitzeko arreta ematen den administrazio arloko zuzendaritza nagusi eskudunaren harremanetarako datuak
  • Helburua

    Herritarrentzako kanal anitzeko arreta eta zerbitzu digitalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazio-sinplifikaziora, proaktibotasunera, pertsonalizaziora eta erabilgarritasuna hobetzera bideratuak.

    Honako hauek barne hartzen ditu: 

    • Aldez aurreko hitzorduen eta harreraren, ilaren eta aurez aurreko arretako itxaronalien kudeaketa. 
    • Pertsona erregistro bakarra Herritarrekiko Harremanetarako Datu basean (BIDA).
    • Eskaerak kudeatzea: herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiari egindako kexak, iradokizunak, kontsultak eta komunikazioak.
    • Erregistro Elektroniko Orokorra.
    • Herritarrei bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzea.
    • BizkaiUp mugikorrerako aplikazioa: Herritarrei zerbitzu digital pertsonalizatuak ematea, gailu mugikorretarako berariaz diseinatuak edo egokituak.
    • E-administrazioa: Administrazio-sinplifikazioa eta Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kudeaketa, identifikazio-baliabideak igortzeari, sinadura elektronikoari, komunikazioei, jakinarazpenei eta ordezkaritzari dagokienez.
    • Telefono edo bideo dei bidezko arreta eta dagokion grabazioa. 
    • Hala badagokio, eskumena duen administrazio unitate organikora bideratzea. Unitate hori izango da eragindako espediente espezifikoetan emandako datuak sartzeko izapideen eta ebazpenaren arduraduna, eta dagokion tratamendua emango zaio.
    • Datuak anonimizatu ondoren, azterketak eta analisiak egitea, zerbitzua etengabe hobetzeko.
    • Datu pertsonalen kategoria guztiak
    • Datu berezien kategoriak: osasuna eta sinadura biometrikoa

    Pertsona interesdunen kategoriak

    Jaitsi Pertsona interesdunen kategoriak (79 KB)

    • Harremanetarako pertsonak
    • Herritarrak eta/edo egoiliarrak
    • Entitateetako titularrak, kudeatzaileak edo ordezkariak
    • Lanean daudenak
    • Herritarrak eta/edo egoiliarrak
    • Eskatzaileak eta/edo haien ordezkariak
    • Interesduna eta/edo haren ordezkaria
    • Beste administrazio publiko batzuk
  • Entitate edo pertsona hartzaileak

    Jaitsi Entitate edo pertsona hartzaileak (81 KB)

    • Bizkaiko Foru Aldundia eta/edo Bizkaiko sektore publikoko foru erakundeak
    • Beste administrazio batzuk

    Nazioarteko transferentziak

    Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik

  • Legitimazioa

    • DBEO (6.1.c. eta e. art.)
    • EHAE
    • LHL
    • TAOAL
    • SPAJL
    • APEL
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2022 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Ahaldun Nagusiaren Kabinetea eta Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabinetea arautzen dituen egitura organikoaren erregelamendua onesten duena
    • Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea (9.1.j artikulua), gizarte zerbitzuen arloan
    • Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergena
Datuak eskuratzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu (datuak, kategoriak, xedeak, hartzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen eskualdaketa eta jakinarazpena).
Zuzentzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak zuzentzeko, osatzeko edo aldatzeko eska dezakezu.
Ezabatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu, honako kasu hauetan:
  • legez kanpo erabili badira.
  • datuak jasotzeko arrazoia desagertu bada.
  • emandako baimenari uko egin badiozu (soilik datuak baimen bidez eman bazenituen).
  • datuak erabiltzeari uko egiten badiozu.
Aurka egiteko eskubidea:
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzuleak (interes publikoko jarduketa batean edo botere publikoak egikaritzean legitimatua) zure datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaiokezu. Edozein unetan egin ahal izango duzu horren aurka, zure egoerarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan bi alderdien interesak baloratuko dira, hau da, datuen erabileraren arduradunarenak eta interesdunarenak. Honako hau hartuko da kontuan:
  • Erantzuleak erabiltzeko ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Mugatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonal jakin batzuk soilik erabiltzeko eska dezakezu. Horretarako, tratamendua etengo da eta, hala badagokio, datuak gordeko dira honako baldintza hauetakoren bat betetzen denean:
  • Zure datu pertsonalak zehatzak diren egiaztatzeko eskatu baduzu, haien zehaztasuna egiaztatzen den bitartean.
  • Arrazoi pertsonalengatik zure datuak erabiltzeari uko egin badiozu, erantzulearen intereseko legezko erabilera edo botere publikoaren erabilera egiaztatzen diren bitartean, eta datuen erabilera mantzentzen den edo ez erabaki bitartean.
  • Erabilera legezkoa bada eta datuen erabilera mugatzeko eskatzen baduzu, baina ez datuak ezabatzea.
  • Datuak erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko behar badituzu, baina aldi berean ordezkariak ez baditu datu horiek horretarako erabili behar.
Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea:
Datu horiek datu pertsonaletan oinarritutako erabakiak hartzeko balio duten profilak sortzeko erabiltzen ez direla bermatzen da. Nolanahi ere, eskubide hori ez da aplikatuko:
  1. Datu horiek beharrezkoak badira interesdunaren eta datuak erabiltzeaz arduratzen den pertsonaren artean.
  2. Interesdunaren baimenarekin erabili badira.

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).