2024ko Sozietateen gaineko zergari dagokion autolikidazioa errazago betetzeko, web-aplikazioak aukera ematen du datu hauei buruzko informazioa inportatzeko kanpoko edozein aplikaziotatik sortutako fitxategi batetik, baldin eta fitxategiaren edukia aurrerago xedatutakoaren araberakoa bada.

  • Administratzaileak
  • Sozietate aitortzaileko bazkideak edo partaideak eta bazkide partaideak (egotzi behar bazaie)
  • Sozietate aitortzaileak beste entitate batzuetan dauzkan partaidetzak
  • Establezimenduak

Horretarako, eta interesdunek beren aplikazio informatikoak egokitu ditzaten, apartatu honetan dago jasota zer ezaugarri eta formatutan egituratu behar den informazioa aplikaziora inportatzeko.

Fitxategiaren formatua

Testu-fitxategia: ASCII edo ANSI (web-aplikazioak lehenespenez ANSIn inportatuko du, eta erabiltzaileak ASCIIn inportatzeko eska dezake).

Aplikazioaren operatiboa

Inportatzeko, aukera horretara joko da aplikazioan, eta fitxategia hautatuko da. Fitxategia aldez aurretik sortu behar izan da, ondoren zehaztutako jarraibideen arabera.

Fitxategiak aplikazioaren eremuei dagozkien datuak eduki behar ditu, eta, inportazioan, eremuetara aldatuko dira.

Inportatzeko prozesua ondo egiteko, ohar hauek hartu behar dira kontuan:

  1. Inportatu behar diren datuek izan behar dute aplikazioan ezarritako irizpideen arabera kalkulatutako eremuei ez dagozkienak soilik.
  2. Erabilitako fitxategian agertzen diren zenbatekoak aplikazioko eremuetara inportatuko dira, eta fitxategian daukaten zeinu bera izango dute. Eremu horietan zeinu positiboa bakarrik onartzen bada eta fitxategian zeinu negatiboa badago, errorea emango du, eta zuzendu beharko da.
  3. Kode jakinak daramatzaten eremuak betetzeko, aplikazioak onartutakoak inportatu behar dira. Bestela, errorea sortuko da eta zuzendu beharko da.
  4. Datuak inportatzeko prozesuan, errorerik gertatzen bada, errore-pantaila agertuko da, eta inportazioa bertan behera geratu.
  5. Inportazioa egin ondoren, aplikazioak kalkulu eta kontrol guztiak egingo ditu. Horren ondorioz, gerta daiteke inportatutako datuak zuzentzat ez jotzea; hala bada, erroreak sortuko dira eta aplikazioan bertan zuzendu beharko dira.
  6. Aplikazioak azken inportazioaren oinarria den fitxategiaren bide-izena eta izen osoa gordeko ditu.

Erregistroen deskripzioa

Erregistro guztiak irizpide hauen arabera grabatuko dira:

  • Eremu alfabetikoak ezkerrean lerrokatuta aurkeztu behar dira, eta eskuinetik zuriunez beteta, zenbakirik edo karaktere berezirik gabe.
  • Eremu alfanumerikoak ezkerrean lerrokatuta aurkeztu behar dira, eta eskuinetik zuriunez beteta.
  • Karaktere alfabetikoak letra LARRIZ formateatu behar dira.
  • Eremu guztiek edukia izan behar dute, kontrakorik zehazten ez bada eremuaren deskripzioan. Edukirik izan ezean, zenbakizko eremuak zeroz bete behar dira, eta alfanumerikoak zuriunez.

Erantsitako fitxategiak