Mugaz gaindiko ordainketei buruzko informazio-adierazpena

379 eredua

Araudi aplikagarria

  • Kontseiluaren 2020ko otsailaren 18ko 2020/284 (EB) Zuzentarauak, zeinaren bidez aldatu egiten den 2006/112/EE Zuzentaraua ordainketa-zerbitzuen hornitzaileentzako zenbait baldintza sartzeari dagokionez, sistema erraz bat diseinatu du; haren bidez, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei betebeharra ezarriko zaie parte hartzen duten mugaz haraindiko ordainketak behar besteko zehaztasunez jasoko dituzten erregistroak edukitzeko eta informazio hori zerga-administrazioari emateko.
  • 2023ko maiatzaren 9an, BOEn argitaratu zen 11/2023 Legea, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez egiten den Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa produktu eta zerbitzu jakin batzuen irisgarritasunaren arloan, kualifikazio handiko pertsonen migrazioarenean, zergen arloan eta notario- eta erregistro-jarduketen digitalizazioaren arloan, eta aldatzen den 12/2011 Legea, maiatzaren 27koa, kalte nuklearren edo material erradiaktiboek eragindako kalteen ondoriozko erantzukizun zibilari buruzkoa.

    2023ko maiatzaren 25ean 13/2023 Legea argitaratu zen, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Zergei buruzko 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa —fiskalitatearen arloko administrazio-lankidetzari buruzko Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko— eta beste zerga-arau batzuk.

    Lege horietan, beste zerga batzuei eragiten dieten beste alderdi batzuen artean, zenbait aldaketa sartzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean.

  • Ekonomia Itunaren 26. artikuluan balio erantsiaren gaineko zergaz xedatutakoa betetzeko, Bizkaiko Lurralde Historikoaren araudian zenbait aldaketa sartu dira uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen bidez. Dekretu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 FORU ARAUAREN xedapenak egokitu egiten dira maiatzaren 8ko 11/2023 Legearen eta maiatzaren 24ko 13/2023 Legearen xedapenetara, xedapen horiek nahitaez bete beharrekoak baitira balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez.
  • 1624/1992 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 29koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudia onesten duena.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 118/2024 FORU ARAUA, martxoaren 19koa, zeinaren bidez onesten baita 379 eredua (mugaz gaindiko ordainketei buruzko aitorpen informatiboa) eta ezartzen baitira hura aurkezteko baldintzak eta prozedura.

Aurkezteko epea

379. eredua hiru hilean behin egingo da, eta, hiruhileko natural bakoitzean egindako mugaz gaindiko ordainketei dagokienez, hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo hogeita bost egun naturaletan aurkeztu beharko da, urtarrilean egin beharreko aurkezpena izan ezik, hilabete horren 31ra arte egin ahal izango baita.

Bestelako informazio interesgarria

379 eredua, web-zerbitzu bidezko aurkezpena