Enpresak berregituratzeko eragiketak: 20R Eredua
Zer da 20R eredua?
20R eredua bat-egiteen, zatiketen, aktibo ekarpenen, balore trukeen, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoaren, eta Europako sozietate edo kooperatiba-sozietate baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzearen zerga-araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena da.
Nortzuek aurkeztu behar dute 20R eredua?
Bat-egiteen, zatiketen, aktibo ekarpenen, balore trukeen, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoaren, eta Europako sozietate edo kooperatiba-sozietate baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzearen araubide berezia aplikatzea aukeratzen duten honako entitate hauek aurkeztu behar dute 20R eredua:
-
Bat-egiteetan edo zatiketetan, entitate eskuratzaileek (batek edo gehiagok) aurkeztu behar dute 20R eredua.
Bat-egite edo zatiketa eragiketak entitate eskuratzailearen eta entitate eskualdatzailearen egoitza fiskala Espainian izan gabe egiten badira, eta eragiketa horietan ez bada aplikatu behar Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauko 102. artikuluan ezartzen den araubidea, entitate eskualdatzaileak ez izateagatik herrialde horretan establezimendu iraunkorrik, bada, orduan, eragindako bazkide egoiliarrak aukeratuko du araubide berezia aplikatzea eta harena izango da 20R eredua aurkezteko betebeharra.
-
Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean eta aktibo eta pasibo osoa lagatzen denean, entitate eskuratzaileari edo eskuratzaileei dagokie 20R eredua aurkeztea.
Entitate horien egoitza fiskala ez dagoenean Espainian eta herrialde horretan establezimendu iraunkor baten bidez aritzen ez direnean, pertsona edo entitate eskualdatzaileak izango du 20R eredua aurkezteko betebeharra.
-
Baloreak trukatzen direnean, entitate eskuratzaileak aurkeztu behar du 20R eredua.
Baloreak eskuratzen dituen entitatea eta baloreak trukatzen dituen entitate partaidetua ez badira Espainian egoiliarrak, eragindako bazkide egoiliarrak aurkeztu behar du 20R eredua.
-
Sozietatearen egoitza aldatzeko eragiketetan, sozietateak berak aurkeztu behar du 20R eredua.
Eskritura publiko bakarrean eragiketa bat baino gehiago jasoz gero, baina eskuratzaile bakarra izanda, eskuratzaileak jakinarazpen bana egin beharko du eragiketa mota bakoitzeko. Era berean, eskuratzaile bat baino gehiago egonez gero, haietako bakoitzak jakinarazpen bana egin beharko du eragiketa bakoitzeko.
Zein da 20R eredua aurkezteko modua?
20R eredua nahitaez aurkeztu behar da telematikoki, Internet bidez.
Noiz aurkeztu behar dut 20R eredua?
20R eredua aurkezteko hiru hilabete daude, eragiketa hori dokumentatzeko eskritura publikoa inskribatu den egunetik aurrera.
Inskripzioa ez bada beharrezkoa, epe hori eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa egilesten den egunetik aurrera zenbatuko da, eta gainera, Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauko 114. artikuluan ezartzen denez, eskrituran nahitaez adierazi beharko da araubidea aplikatzeko aukera egin dela.
Sozietatearen egoitza aldatzeko eragiketetan, berriz, jakinarazpena egin behar da, eragiketa hori dokumentatzeko eskritura publikoa edo agiri baliokidea sozietatearen egoitza berria dagoen estatu kideko erregistroan inskribatu ondorengo hiru hilabeteetan.
Nork erabili behar du Bizkaiko Foru Aldundiaren 20R ereduaren laguntza-programa?
Bizkaiko Foru Ogasunaren laguntza-programa araubide bereziaren aldeko aukeraren jakinarazpena Bizkaiko Foru Aldundian aurkeztu behar duten erakunde guztiek erabil dezakete.
Zer dokumentazio aurkeztu behar da 20R ereduarekin batera?
Beharrezkoa denean, 20R ereduari honako dokumentazio hau erantsi behar zaio:
-
Bat-egite edo zatiketen kasuetan, Merkataritza Erregistroan bat-egite edo zatiketari buruz inskribatutako eskritura publikoaren kopia, eta, era berean, merkataritza arauei jarraituz eskritura erregistroan inskribatzeko hari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.
Inskripzioa ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren kopia aurkeztu behar da. Gainera, Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauko 114. artikuluan ezartzen denez, eskrituran nahitaez adierazi beharko da araubidea aplikatzeko aukera egin dela.
-
Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean eta aktibo nahiz pasibo osoa lagatzen denean edo baloreak trukatzen direnean, kapital soziala eratu edo zabaldu izanaren eskritura publikoaren kopia, eta merkataritza arauei jarraituz eskriturari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.
Kapital soziala eratu edo zabaltzeko eskritura ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskrituraren kopia aurkeztuko da.
-
Aurreko eragiketak akzioak erosteko eskaintza publiko baten bidez burutu badira, eskaintza horri dagokion informazio-liburuxkaren kopia ere aurkeztu beharko da.
-
Sozietatearen egoitza aldatzeko eragiketetan, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren edo agiri baliokidearen kopia aurkeztuko da, bai eta aldaketa hori egoitza aldatuko den estatu kideko erregistroan inskribatzeko derrigorrezkoak diren beste agirien kopia ere.
Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, ez da berriro aurkeztu beharko zenbaki horretan adierazten den dokumentazioa, baldin eta Bizkaiko Foru Aldundiak dokumentazio hori aurretik ere badauka, zentsu-ereduak edo Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren sozietate-eragiketak aurkeztu izanaren ondorioz.
Horrelakoetan, ereduan berariaz adierazi beharko da dokumentazioa zer modutan aurkeztu zitzaion Bizkaiko Foru Aldundiari (600 ereduarekin eta/edo 036 ereduarekin batera); bestela, dokumentazioa nola aurkezten den adierazi beharko da (artxibo telematikoa eta/edo sarrera-erregistroa edo erregistro elektronikoa).
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.