Bizkaiko zerbitzu publikoen administrazioa sinplifikatzea eta zerbitzuok eraldatzea, ELGArekin elkarlanean

2026/02/20

Otsailaren 18an eta 19an, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) bigarren aldiz elkartu ziren Bilbon.

Bigarren saioan, herritarrak ardatz dituzten zerbitzu publikoen administrazioa sinplifikatzeko eta zerbitzuok birdiseinatzeko Gobernu Digitalak emandako gomendioak izan ziren ardatz. Gomendio horiek erronken identifikazioaren, aukeren eta proposamenen bidez eman ziren zerbitzu publikoak irisgarriago egiteko eta Bizkaiko herritarren premietara egokitzeko. Horretarako, Eskoziako Gobernuko eta Andaluziako Juntako arestiko esperientziak eta ekimenak partekatu ziren, Bizkaiaren kasuari buruz hausnartu zen, eta gai hauek sakon aztertu ziren: zerbitzu publikoak diseinatzean edo birdiseinatzean giza portaera aztertzeak duen garrantzia eta oztopo ikusgarri eta ikusezinak identifikatzeko metodologia aplikatzea.

ELGAren izenean honako hauek parte hartu zuten ekitaldian: Mario Restuccia, politika digitaletan, datan eta adimen artifizialean aditua; Julian Olsen, Gobernu Digitaleko, GovTech-eko eta adimen artifizialeko zerbitzuetako politiken analista, John Stephen, Eskoziako Gobernuko energia eta klima-aldaketa saileko kidea; María Marina Amelia Gómez Fernández-Píñar, Granadako turismo-zerbitzuko kalitate-saileko kidea eta Andaluziako Juntako kidea. Mia Drazilova portaera-zientzietako aholkulariak ere parte hartu zuen, eta azaldu zuen portaera-zientziak lagungarriak izan daitezkeela pertsonak eta administrazioa sinplifikatzea oinarri dituzten zerbitzuetan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean honako hauek parte hartu zuten: Gobernu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusiko organoa; Estrategia Digitalaren Zerbitzua, Bizkaian eraldaketa digitala, datuaren gobernua eta adimen artifiziala zuzentzeko ardura duen unitatea, Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko zuzendaria eta EJIE; baita Administrazio Publikoko beste sail batzuk, Lantik SA, zenbait erakunde laguntzailerekin batera ere. 

ELGArekin egindako topaketa horien bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Irekiaren politika publikoak eta ekimenak sakon aztertu zituen, politika publikoak egiteko garaian printzipioak eta praktikak integratzen lagunduko baitute. Gobernu gardenagoa, parte-hartzaileagoa eta arduratsuagoa lortzeko helburuarekin, hazkunde inklusiboa sustatzeko eta Bizkaiko herritarren konfiantza indartzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK