2023ko azaroaren 10a 12:31

Bizkaiko Foru Aldindiak bere kontuak emateko esperientza aurkeztu du NOVAGOB berrikuntza publikoko kongresuan

Oihane Aguirregoitiak, Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari nagusiak, KONTUAK EMATEKO EREDU AURRERATU BATERANTZ saioan parte hartu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren esperientzia aurkeztuz.

Bizkaiko Foru Aldundian ebaluatzeko eta kontuak emateko eredua eta politikak

Oihane Aguirregoitiak Bizkaiko Foru Aldundian ebaluatzeko eta kontuak emateko eredua eta politikak azaldu ditu. Zehazki, Agintaldi-Plana, Bizkaia Denontzat, egiteko prozesua nolakoa izan den azaldu du, bai eta haren jarraipena, ebaluazioa eta kontu-ematea nola egitea aurreikusi den ere.

Kontu ematea erantzukizun-ariketa bat da, eta herritarrekin eta lurraldeko eragileekin harremanetan jartzeko eta modu aktiboan entzuteko aukera bat da ere bai.

Jarraipena, ebaluazioa eta kontu-ematea Bizkaiko Foru Aldundiaren zereginaren parte dira 2015etik, eta ebaluazioan oinarritzen da batez ere. Hiru hilean behin, agintaldi-planeko 120 jarduketetako bakoitzari buruzko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak biltzen dira. Urtean behin tarteko ebaluazio bat egiten da eta amaieran azken ebaluazio bat egiten da.

Urtero, bizkaia.eus webgunean argitaratzen den txosten oso bat egiten da, eta BFAren kanal eta sare sozialetan zabaltzen da. Horien artean, Bizkaitarren Sarea nabarmentzen da. Sare hori Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen prozesuetan parte hartzeko borondatez izena eman duten 6.578 pertsonak osatzen dute.

Hortik aurrera, kontu-emate presentzialeko dinamikak garatzen dira, "topaketak", partaidetza-dimentsioa barne hartzen dutenak.

Topaketa horiek kontu-emate sektorialak izan daitezke, eta eragile instituzionalek, sozialek eta ekonomikoek eta gaian adituak diren pertsonek parte hartzen dute, dagokion diputatu sektorialarekin batera.

Bestalde, topaketak eskualdeko kontu-emateak izan daitezke, eta eskualdeko herritarrek parte hartzen dute batez ere.

Topaketa horiek bi zati desberdin dituzte beti. Lehenengoak izaera informatiboa du eta topaketaren gaiarekin lotutako lehentasunezko jardueren egoera azaltzea du helburu. Bigarren zatian 8 pertsona inguruko mahaietan lan egiten da, eta hemen helburua da herritarrek eta eragileek ebaluatzea nola hautematen duten jarduera horiek eragina dutela beren bizitzetan, eta, gainera, sektoreko edo eskualdeko beharrak eta aukerak identifikatu ahal izatea.

Oihane Aguirregoitiarekin batera, Javier Rico Espainiako Gobernuko Presidentziako Idazkaritza Nagusiko Kontuak Emateko Unitateko zuzendariorde nagusiak eta Mar Herrera Andaluziako Juntako Politika Publikoen Ebaluazioaren arloko arduradunak parte hartu dute.


Argazkiak