Herritarren eta gizartearen partaidetza

Berriak

2026ko maiatzakren 8a 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 400.000 euro bideratuko ditu herritarrek eta gizarteak parte hartzeko proiektuetarako

Bizkaiko Foru Aldundiak 400.000 euro bideratu ditu lurraldeko toki-erakundeek 2026rako sustatutako herritarren eta gizartearen partaidetzako proiektuak laguntzeko.

Deialdiak 47 udalek aurkeztutako 53 proiektu diruz lagundu ditu, hiru esparrutan jarduerak eginez: udalerriaren edo mankomunitatearen garapen jasangarrirako parte-hartze prozesuak garatzea, herritarrekiko harreman digitala bultzatzea eta parte hartzeko espazio eta organo formalak sortzea edo hobetzea.

Onartutako ekimen guztietatik, 37 proiektu 1. Arloari dagozkio, 7 proiektu 2. Arloari eta 9 proiektu 3. Arloari. Proiektuek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola aurrekontu parte-hartzaileak, espazio komunitarioen diseinua, administrazioa eta arrakala digitala, irisgarritasuna eta zaintza, berdintasuna, jasangarritasuna eta ingurumena, gazteria eta aisialdi osasungarria, hirigintza eta etxebizitza, tokiko merkataritza, gizarte-aktibazioa, udal-plangintza estrategikoa eta herritarren segurtasuna.

Emandako zenbatekoak eskatutako zenbatekoaren % 70etik % 80ra bitartekoak dira, abenduaren 11ko 125/2025 Foru Dekretuan ezarritako irizpideen arabera lortutako balorazioaren arabera. Laguntza-ildo horrek indartu egiten du Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko eremuan herritarren eta gizartearen parte-hartzea sustatzeko duen konpromisoa.

Informazio gehiago