SILICIE V2

Zerga Berezien Kontabilitate-liburuen Berehalako Horniketa

Zer da SILICIE?

Foru Ogasunak sistema bat du ezarrita, zerga berezien menpeko produktuen, eta hala badagokio, lehengaien kontabilitatea eramateko, eta Zerga Berezien Erregelamenduko 50. artikuluan dago araututa.

Obligazio hori Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez betetzen da, kontabilitateko idazpenak modu elektronikoan emanez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak obligazio hori betetzeko sarbide espezifiko bat du abian.

Obligaziodunen kolektiboa

Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta daude establezimendu hauen titularrak:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrika

Kontabilitateko idazpenen edukia

Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko bete behar diren datuak honako esteka honetan zehaztuta daude:

Horniketaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia, honen bitartez: Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa (I. eranskina PDF | Tamaina 260 KB

Arautegia

32/2025 FORU AGINDUA

urtarrilaren 29koa, Ogasun eta Finantzen foru diputatuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2495/2019 Foru Agindua (Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2495/2019 Foru Agindua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baita Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea artezteko betebeharra.

Fitxategia jaisteko PDF Tamania 1.25 MB

2495/2019 FORU AGINDUA

abenduaren 26koa, Ogasun eta Finantzen foru diputatuarena, zeinaren bidez arautzen baita Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea egiteko betebeharra.

Fitxategia jaisteko PDF Tamaño 927 KB

Berriak

Tabakoa

2026/03/01

  • Martxoaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an, formularioa betez.
  • Formularioak betetzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

2025/12/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren itxiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Abenduaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an fitxategia inportatzearen bidez.

2025/10/01

Proba-ingurunean eskuragarri dago kontabilitate-ekitaldia web-zerbitzu bidez ixteko aukera.

2025/09/01

Kontabilitate-ekitaldia ixteko web-zerbitzuaren dokumentazioa argitaratzea IEECIV2.

2025/07/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren irekiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Uztailaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an web zerbitzuaren bidez.
  • Fitxategiak inportatzeari eta web zerbitzuen bidezko kontsultari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

Hidrokarburoak

2026/03/01

  • Martxoaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an, formularioa betez.
  • Formularioak betetzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

2025/12/01

Kontabilitate-ekitaldiaren itxiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.

2025/10/01

Proba-ingurunean eskuragarri dago kontabilitate-ekitaldia web-zerbitzu bidez ixteko aukera.

2025/09/01

Kontabilitate-ekitaldia ixteko web-zerbitzuaren dokumentazioa argitaratzea IEECIV2.

2025/07/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren irekiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Uztailaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an web zerbitzuaren bidez.
  • Fitxategiak inportatzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

Alkohola eta tabakoa

2026/03/01

  • Martxoaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an, formularioa betez.
  • Formularioak betetzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

2025/12/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren itxiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Abenduaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an fitxategia inportatzearen bidez.

2025/10/01

Proba-ingurunean eskuragarri dago kontabilitate-ekitaldia web-zerbitzu bidez ixteko aukera.

2025/09/01

Kontabilitate-ekitaldia ixteko web-zerbitzuaren dokumentazioa argitaratzea IEECIV2.

2025/07/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren irekiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Uztailaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an web zerbitzuaren bidez.
  • Fitxategiak inportatzeari eta web zerbitzuen bidezko kontsultari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

Alkohola

2026/03/01

  • Martxoaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an, formularioa betez.
  • Formularioak betetzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

2025/12/01

Kontabilitate-ekitaldiaren itxiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.

2025/10/01

  • Proba-ingurunean eskuragarri dago kontabilitate-ekitaldia web-zerbitzu bidez ixteko aukera.
  • Urriaren 1etik aurrera, idazpenak V2 bertsioan bidal daitezke fitxategiak inportatuz.

2025/09/01

Kontabilitate-ekitaldia ixteko web-zerbitzuaren dokumentazioa argitaratzea IEECIV2.

2025/07/01

  • Kontabilitate-ekitaldiaren irekiera eskuragarri web-zerbitzuaren eta formularioaren bidez.
  • Uztailaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an web zerbitzuaren bidez.
  • Fitxategiak inportatzeari eta web zerbitzuen bidezko kontsultari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da.

Zigarro elektronikoak eta erlazionatuak

2026/03/01

  • Martxoaren 1etik aurrera idazpenak bidal daitezke V2an, formularioa betez.
  • Formularioak betetzeari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da

2025/12/01

Abenduaren 1etik aurrera, zigarro elektronikoetarako likidoei eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuei buruzko idazpenak bidal daitezke.

Dokumentazio teknikoa SILICIE V2

Zerga-bereziei buruzko arautegiak eragiten dien establezimenduek zergen kontabilitatea eramatearen eskakizuna bete behar dute eta, horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez euskarri informatikoan kontabilitate sistemaz baliatu behar dute.

Eskakizun hori betetzea ahalbidetu eta errazteko, araudiaren arabera nahasitako establezimenduek Bizkaiko Foru Ogasunari kontabilitate-idazpenak emateko kontabilitate-sistema informatikoa garatzeari ekingo zaio. Zerga berezien kontabilitate-liburuak kudeatzeko sistema berria ezarriko da. Horren bitartez, zergadunek (eta borondatez erabiltzea erabakitzen dutenek) kontabilitate-idazpenen xehetasuna bidali beharko dute, zerga berezien arloekin zerikusia badute eta, xede horrez, formatu egituratuari erreparatuko zaio. Epea foru aginduak definituko du eta erroldatutako establezimendu bakoitzeko (JEK) Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaz baliatuko dira.

Establezimenduek informazioa Bizkaiko Foru Ogasunari bidaltzeko formatu argi eta egituratua izango dute eta, modu osagarrian, beste eskakizun batzuk murriztuko dira, hala nola, eragiketen aitorpenak aurkeztearen beharra. Hori deuseztatuko da. Kontabilitate-liburuak eramateko sistema berriari esker, Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-iruzurra kontrolatu eta prebenitzeko informazio nahikoa eta kalitatezkoa izango du. Izan ere, horiek lehentasunezko helburuak dira, baina, aldi berean, zergadunei eskakizunak betetzeko laguntza-tresna eskainiko die.

SILICIEren bertsio berria (zerga berezien kontabilitate-liburuen berehalako hornidura) 2025eko uztailaren 1ean jarri zen indarrean.

Aurkezpena modu telematikoan egiten da, eta honela egin daiteke:

  • Fitxategia inportatzea

    Telematikoki aurkeztuta, testu-planoaren FITXATEGIA INPORTATZEAREN bidez SILICIE V2

    Nora joan

  • Web zerbitzuak

    WEB ZERBITZUEN bidez telematikoki aurkeztea SILICIE V2

    Nora joan

  • Inprimakiak

    Telematikoki aurkeztea INPRIMAKIAK BETEZ SILICIE V2, PDF 1,5 MB

    Fitxategia jaisteko

Proba esparrua SILICIE V2

Bizkaiko Foru Aldundiak proba esparrubat prestatu du, nahi duten erakundeek SILICIE - Zerga Berezien Kontabilitate Liburuen Berehalako Hornikuntza V2 sistema teknologikoak prestatu ditzaten.

  • Proba esparruak ez dauka, oraingoz, ixteko datarik.
  • Proba esparru honetarako ez da aldez aurretik inskribatu behar, eta nahi beste proba egin ahal izango dira.
  • Esparru honetan egindako bidalketak ez dira lotesleak, ez dute eraginik zergetan eta ez dira inola ere errealtzat joko.

OHARRA: Bizkaiko Foru Aldundiaren ekoizpen-ingurunean TEST modua ez dago GAITUTA. PROBAK proba-ingurunean egin behar dira.

Ohiko galderak

Gai orokorrak

  • 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, sistema berri bat ezarriko da fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea egiteko betebeharra betetzeko.

    Sistema berri horrek Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan xedatutakoa garatzen du fabrikazioaren gaineko zerga bereziei dagozkien kontabilitate-betebeharrak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez betetzeari dagokionez, kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda.

    Behin-behinean, Bizkaibai – Bizkaiko Foru Aldundiaren bulego birtualaren bidez aurkezteko aukera emango da. Tarte horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa aipatzen denean bulego birtualaz ari dela ulertu behar da.

  • Zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek zerga horien xede diren produktuen eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea egin behar dute, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.

    Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesuak, mugimenduak eta izakinak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.

  • SILICIE sistema 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta data horretatik aurrera egindako mugimenduen kontabilitateko idazpenak elektronikoki eman beharko dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez.

    Oro har, kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egitera behartuta dauden establezimenduen titularrek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako mugimenduei eta eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenak eman beharko dituzte.

    Hala ere, establezimendu horien titularrek 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman ahal izango dituzte 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenak.

    Aurreko paragrafoan xedatutako aukera erabiltzen dutenek Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan ezarritako kontabilitate-betebeharrak 2019ko abenduaren 31n indarrean dagoen artikulu horren idazkeraren arabera bete beharko dituzte 2020ko abenduaren 31ra arte. Halaber, horren arabera aurkeztu beharko dute erregelamendu horren 44. artikuluaren 5. apartatuan ezarritako eragiketen aitorpena.

  • Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta daude Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden establezimendu hauen titularrek.

    • Fabrikak
    • Gordailu fiskalak
    • Biltegi fiskalak
    • Harrera-gordailuak
    • Ozpin-fabrikak
  • Bai. Oro har, ardoaren egileak (upategiak) fabrikatzat jotzen dira zerga berezien ondorioetarako; beraz, behartuta daude kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera.

    Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalak baimena eman ahal izango die urtean 100.000 litrotik beherako ekoizpen-bolumena duten ardoaren egileei (titular diren establezimendu guztien ekoizpena zenbatuta) zerga berezien kontabilitatea orri zenbakituak dituzten paperezko liburuetan eramateko. Horretarako, egileek eskaera egin beharko dute aurretiaz.

  • Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesu, mugimendu eta izakin guztiak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.

  • Bi eratara egin ahal izango da zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez:

    1. Kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda zuzenean egoitza horren bidez.
    2. Kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda zergapekoak euskarri informatikoan duen kontabilitate-sistemaren bidez.

    Kontabilitatea egiteko eta kontabilitateko idazpenak emateko, zergapekoaren euskarri informatikoko kontabilitate-sistema erabili ahal izateko, aurretiaz aukera hori egin behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, horretarako gaitutako formularioa erabilita.

  • Idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez ematean, ez da aurkeztu behar idazpenak justifikatzeko dokumentaziorik.

    Elektronikoki emandako mugimendu, produktu, izakin, prozesu eta eragiketei dagozkien frogagiriak eta informazioa ikuskapen-zerbitzuen eta, hala badagokio, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura egon behar dira, establezimenduan bertan, Administrazioak likidazioaren bidez zerga-zorra zehazteko duen eskubidearen preskripzio-epea amaitu ez den bitartean.

  • Kontabilitateko idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez elektronikoki emateko betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean JARRIKO DA INDARREAN. Behartuta daudenak 2020ko urtarrilaren 1ean edo 2021eko urtarrilaren 1ean HASI AHALKO DIRA BETETZEN idazpenak hala emateko betebeharra:

    • 2020ko urtarrilaren 1ean hasten badira, salbuetsita egongo dira Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.5 artikuluan ezarritako eragiketen aitorpena aurkeztetik. Salbuespen horrek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
    • 2021eko urtarrilaren 1ean hasten badira, Zerga Berezien Erregelamenduan 2019ko abenduaren 31rako ezarritako kontabilitate-betebeharrak bete beharko dituzte 2020an, eragiketen aitorpena aurkeztearena barne, erregelamendu horren 44.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Bestalde, 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenak 2021eko urtarrilean, otsailean eta martxoan eman beharko dituzte.

    Beste alde batetik, idazpenak euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez ematea aukeratu duten zergapekoek kontabilitateko idazpenak bost egun balioduneko EPEAN eman behar badituzte, 2020an zortzi egun balioduneko epea izango dute horretarako.

    Gorago xedatutakoa kontuan hartuta, 2020an egoera hauek egon daitezke:

    • Idazpenak zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoren bidez ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:

      2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, mugimendu, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo 24 orduen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.

    • Idazpenak zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoren bidez ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2021eko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
      • 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, mugimendu, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo 24 orduen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
      • 2020. urteari dagozkion idazpenak 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman beharko dituzte.
      • 2020an, 2019an indarrean dauden kontabilitate-betebeharrak betetzen jarraitu beharko dute, eta 2020ko urtarriletik abendura bitarteko eragiketen aitorpenak aurkeztu beharko dituzte.
    • Euskarri informatikoko beren kontabilitate-sistemaren bidez, idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:

      2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, erregistroa haien kontabilitate-sisteman egin edo, erregistroa epean egin ez bada, epea amaitu eta hurrengo 8 egun baliodunen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.

    • Euskarri informatikoko beren kontabilitate-sistemaren bidez, idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2021eko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
      • 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, erregistroa haien kontabilitate-sisteman egin edo, erregistroa epean egin ez bada, epea amaitu eta hurrengo 5 egun baliodunen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
      • 2020. urteari dagozkion idazpenak 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman beharko dituzte.
      • 2020an, 2019an indarrean dauden kontabilitate-betebeharrak betetzen jarraitu beharko dute, eta 2020ko urtarriletik abendura bitarteko eragiketen aitorpenak aurkeztu beharko dituzte.
  • Oro har, destilatzaileak fabrikatzat jotzen dira zerga berezien ondorioetarako; beraz, behartuta daude kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera.

    Hala ere, Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalak baimena eman ahal izango die artisau-destilatzaileei zerga berezien kontabilitatea orri zenbakituak dituzten paperezko liburuetan eramateko. Horretarako, destilatzaileek eskaera egin beharko dute aurretiaz.

SILICIE erabiltzera behartuta ez dauden establezimenduak

  • Zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek zerga horien xede diren produktuen eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea egin behar dute, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.

    Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesuak, mugimenduak eta izakinak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.

  • Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta daude establezimendu hauen titularrak:

    • Fabrikak
    • Gordailu fiskalak
    • Biltegi fiskalak
    • Harrera-gordailuak
    • Ozpin-fabrikak

    Zerga berezien araudiaren eraginpean dauden gainerako establezimenduek zerga horiei dagokien kontabilitatea egin behar dute, baina ez dute egin behar Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez ez badute aukera hori baliatzea erabakitzen.

  • Fabrika, gordailu fiskal, harrera-gordailu, biltegi fiskal edo ozpin-fabrika ez diren eta Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden establezimendu guztiak.

    Zehazki, ez daude behartuta zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera hauek:

    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen diren konpentsazio-produktuen fabrikatzaileak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 74. eta 75. artikuluetan aipatzen diren guztiz edo neurri batean desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 76. artikuluan aipatzen diren farmazia-laborategiak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 77. artikuluan aipatzen diren osasun-laguntzako zentroak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 75 bis etaa 75 ter artikuluetan aipatzen diren azpiproduktu edo hondakin alkoholikoak lortzen dituzten establezimenduak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 87. artikuluan aipatzen diren botilaratze planta independenteak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 101.4 artikuluan aipatzen diren aireratu eta lurra hartzeko instalazio pribatuak erabili ohi dituzten aireontzien titularrak
    • Zerga Bereziei buruzko 1992ko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 51. artikuluaren 2. apartatuaren c), d), e) eta g) letretan eta artikulu bereko 4. apartatuan ezarritako salbuespenen onuradunak, elektrizitatea sortzeko, trenez garraiatzeko, itsasontziak zein hegazkinak eraiki eta mantentzeko eta labe garaietako injekzioan erabiltzeko diren produktuetarako, hidrokarburoen gaineko zergaren xede direnean. Zerga Berezien Erregelamenduaren 103. artikuluan aipatzen dira produktu horiek
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 106. artikuluan aipatzen diren xehekariak
    • Zerga Bereziei buruzko Legearen 52.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskubidea sortzen duten ontziak gasolioz hornitzen dituzten hornitze-puntuen titularrak
    • Hurrenez hurren, Zerga Berezien Erregelamenduaren 40.2.d) eta 11.2.c) artikuluetan aipatzen diren fabrika baten edo gordailu fiskal baten kanpoan mugatutako aldeen titularrak, alde horietan izandako mugimenduak direla eta.
  • Establezimendu horiek bitarteko hauetako baten bidez bete ahal izango dute zerga berezien kontabilitateari dagokion betebeharra:

    • euskarri informatikoko kontabilitate-sistema baten bidez
    • orri zenbakituak dituzten paperezko liburuen bidez
    • euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat erabilita, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, sistema hau aukeratzen badute beren borondatez.
  • Zerga berezien kontabilitatean zerga berezien xede diren produktuei eragiten dieten prozesu, mugimendu eta izakin guztiak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne, produktu bakoitza, epigrafeak eta araubide fiskalak bereizteko moduan.

    Zerga Berezien Erregelamendua garatzen duen araudian zehaztuko da establezimendu hauen kontabilitate-betebeharren edukia.

  • Bai. Establezimendu hauek, zerga berezien kontabilitatea egiteko, kontabilitateko idazpenak elektronikoki eman ditzakete Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • Kontabilitatea egiteko eta kontabilitateko idazpenak emateko, establezimenduaren euskarri informatikoko kontabilitate-sistema erabili ahal izateko, aukera hori egin beharko da, elektronikoki, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Behin-behinean, eskabide bat aurkeztu beharko da, Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalari zuzenduta, Bizkaibai –Bizkaiko Foru Aldundiaren bulego birtualaren bidez.

    Aukera hori ondorioak sortu behar dituen urte naturala hasi aurreko azaroan egin behar da.

    Salbuespen gisa, 2020. urteari dagozkion idazpenak emateko, aukera hori 2020ko ekainaren 30era arte egin ahal izango da.

    Hala ere, jarduerak uneko urte naturalean hasi dituzten establezimenduek jardueraren hasierari buruzko aitorpena aurkezterakoan bertan egin ahal izango dute aukera, eta jarduera hasten denetik aurrera izango ditu ondorioak.

  • Kontabilitate-liburuak sistema hori erabiliz egiteko hautua egiten dutenek gutxienez hautu hori egin duten urte naturalean zehar mantendu behar dute.

    Hautu hori hurrengo urteetarako ere badela ulertuko da, harik eta uko egiten ez zaion arte.

  • Hautua egin ondoren, gutxienez egin den urte naturalean zehar mantendu behar da, baina uko egin ahal izango zaio hurrengo urte naturalaren hasieratik aurrera.

    Uko egiteko, komunikazio bat helarazi beharko zaio Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalari, email bidez, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko azaroan.

  • Ez. Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta ez dauden establezimenduek ez dute aldian-aldian aurkeztu behar beren kontabilitatea.

    Kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta ez dauden establezimenduek ikuskapen-zerbitzuen edo, hala badagokio, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura izan beharko dute kontabilitatea, euskarri informatikoan edo paperean, baita kontabilitateko idazpenak justifikatzeko arauzko dokumentazioa eta merkataritzakoa ere.

Kontabilitateko idazpenak zergapekoaren euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez ematea

Beste edari hartzitu batzuen egile gisa baimendutako establezimendua

Ardoaren egile gisa baimendutako establezimendua

Harremanetarako Silicie