2026(e)ko ekainakren 23(a) 11:20

Bizkaiko Foru Aldundiak San Joan suetan zuhurtasunez jokatzeko deia egiten du

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

San Joan gauaren ospakizuna aurten ezohiko egoera meteorologikoarekin bat gertatzen da, tenperatura oso altuak espero baitira. Horregatik Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei dei egiten die zuhurtzia handiz jokatzeko eta sua piztean eta sua eragin dezaketen jardueretan beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko eskatuz.

Garrantzitsua da sua non egingo den, zer tamainatakoa izango den eta inguruan sua zabaltzen lagun dezaketen landaredia edo elementu erregaiak dauden behar bezala baloratzea. Zalantzarik edo arriskurik izanez gero, ez piztea gomendatzen da.

Era berean, gogorarazi nahi dugu Bizkaiko suhiltzaile-zerbitzuak eta Baso Zerbitzuko foru-taldeak erabat erabilgarri egongo direla 112 telefonoaren bidez behar den lekura joateko.