KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Uztailaren 16a

MENDI LASTERKETAK

Kirolurrek Pulmón de Acero Trail lasterketarako 4 dortsal zozkatuko ditu

Eduki-mota hau gustatzen bazaizu, harpidetu zaitez gure newsletter-ra!

Iturria: www.instagram.com/pulmondeacero_trail

Kirolurrek trail runningaz gozatzeko aukera berri bat eskaintzen du, 2026ko Pulmón de Acero Trail probarako lau dortsal zozkatuz. Lasterketa irailaren 27an egingo da.

Zozketan bi pertsona izango dira irabazle, eta bakoitzak bi dortsal jasoko ditu: bat proban parte hartzeko eta bestea aukeratutako pertsonarekin esperientzia partekatzeko.

Nola har dezaket parte?

Zozketan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  1. @kirolur eta @pulmondeacero_trail kontuak jarraitzea.
  2. Zozketaren argitalpenari "Atsegin dut" ematea.
  3. Argitalpena Instagrameko istorioetan partekatzea.
  4. Komentarioetan dortsala norekin partekatuko zenukeen aipatzea.

Komentario bakoitza parte-hartze gehigarri bat izango da, betiere komentario bakoitzean pertsona desberdin bat aipatzen bada.

Noiz arte har dezaket parte?

Parte hartzeko epea uztailaren 19ra arte egongo da zabalik.

Noiz jakingo dut dortsalak irabazi ditudan?

Bi pertsona irabazleen izenak uztailaren 20an jakinaraziko dira, astelehenean, Kirolurren eta Pulmón de Acero Trailen kontu ofizialetako argitalpen baten eta istorioen bidez.

Zozketari buruzko informazio guztia www.instagram.com/pulmondeacero_trail

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA