KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2026ko Ekainaren 02a

2026-2027 denboraldiaren Bizkaiko Eskola Kirola Programa arautzen duen Dekretua

Foru Dekretu honen xedea da arauak ezartzea, Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan 2026/2027 denboraldirako jasota dauden kirol jarduerak arautzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bere helburuen artean du denentzako kirola sustatzea, bereziki eskola-umeen artean. Zehazki, helburu estrategikoetariko bat da kirol-aztura sorraraztea eskola-umeengan, eta horretarako guztiz beharrezkoa da ikastetxeek eta kirol-klubek laguntzea ahalik eta kirol-eskaintzarik zabalena eta onena —iraunkorra eskolaldi osoan— emateko orduan, gure umeen gertuko ingurune batean.

Alor horretan kokatzen da foru-Dekretu hau, zeinak ezartzen baitu Bizkaiko Eskola Kirola programan 2026/2027 denboraldian sartutako kirol-jarduerak erregulatzeko araudia, eta jasotzen baititu zenbait kirol-ibilbide, bakoitzak hainbat jarduera dituela.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA