ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Ekainaren 22a

XENDAZALETASUNA

PR-BI 105 "El Grazal" bidezidorra birhomologatu dute

Iturria: www.bmf-fvm.org

Bizkaiko Mendizale Federazioak PR®-BI 105 "El Grazal" ibilbide txikiko bidezidorra birhomologatu du, Gueñesko Udalbatza sustatuta. 8,9 km-ko ibilbide zirkularra da, eta Sodupeko altxor natural onenetako batean barneratuko gaitu; Grazal errekan, ibaiertzeko basoz eta baso mistoz osatutako naturgunean, eta artadi kantauriarrean. San Bartolome eta San Pedro ermitetatik eta Goikuria, Iorgi, Zeribai eta Lexartza auzoetatik igaroko gara.

Argazkia eta albiste osoa www.bmf-fvm.org

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA