2026ko Maiatzaren 18a

XENDAZALETASUNA

Bizkaiak abian jarri du Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren parte-hartze prozesua

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Bizkaiko Ibilbide Berdeen 2028-2040 Lurralde Plan Sektoriala (PTSIVB) idazteko partaidetza-prozesua. Tresna estrategiko horren helburua da lurralderako azpiegitura berde handi bat eratzen aurrera egitea eta mugikortasun aktiboko, irisgarriko eta berdintasunezko sare bat finkatzea.

Planaren helburua da motorrik gabeko ibilbide berdeen sare bat egituratzea, lurraldeko hainbat puntu lotuko dituena, batez ere, azpiegitura zaharrak, abelbideak, bide naturalak eta ibilbide historikoak edo ekologia- eta paisaia-intereseko ibilbideak aprobetxatuz. Ekimenak bizi-ohitura osasungarriei lotutako desplazamendu iraunkorrak bultzatu nahi ditu, eta, aldi berean, Bizkaiko natura-, kultura- eta paisaia-ondarea berreskuratzen, dinamizatzen eta balioesten lagundu nahi du.

Partaidetza-prozesu hori irekitzeak aukera emango du herritarren, erakundeen eta lurraldeko eragileen ekarpenak eta iritziak jasotzeko, sare berdeko eredu bat eraikitzeko, gobernantza kolaboratibo eta partaidetu batetik abiatuta.

Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialak Bizkaiko Foru Aldundiak 2023-2027 Agintaldiko Foru Planaren barruan  hartutako konpromisoa betetzen du. Plan horretan, motorizatu gabeko ibilbide berdeen sarea egituratzeko beharra ezartzen da, mugikortasun iraunkorra eta ingurunearen zaintza sustatzeko tresna gisa.

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde konektatuago, osasuntsuago eta jasangarriago baten aldeko apustua indartu du, non mugikortasun aktiboa lurraldeko natura- eta paisaia-ondarea berraurkitzeko eta balioesteko bide ere izango den.

Partaidetza-prozesuak herritarrei irekitako informazio- eta kontsulta-ekintzak barne hartuko ditu, 2028-2040 aldirako Bizkaiko ibilbide berdeen etorkizuneko sarea zehazten lagunduko duten proposamenak biltzeko.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA