2023ko Abuztuaren 16a

Oraindik garaiz zaude kirolariei zuzendutako foru dirulaguntzak edo kirol teknikarien prestakuntzarako bekak eskatzeko

Zabalik daude Bizkaiko Foru Aldundiaren kirolarientzako foru-dirulaguntzen deialdirako eta kirol-teknikarien prestakuntzarako beketarako eskabideak aurkezteko epeak.

BIZKAIKO KIROLARIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko azaroaren 28tik 2023ko azaroaren 26ra bitartean nazioarteko kirol-probetan edo kirol proba-mota jakin batzuetan (titulua lortzea dakartenak edo titulua lortzeko puntuatzen dutenak edo goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzeko balio dutenak) parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako foru-dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.

Probek kadete, gazte, junior edo kategoria absolutukoak izan behar dute, estatu mailakoak edo nazioartekoak, eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako kirol-diziplinetakoak izan behar dute.

2007. urtean edo hori baino lehen jaioak izango dira diru laguntza hauen onuradunak. Salbuespenez onartuak izango dira 2007a ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu. Onuradun izan daitezkeenen adinak zehazten dira, beheragoko adinak eskola-kategoriei dagozkielako.

Nazioarteko lehiaketetan edo titulua ematen duten edo, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren lehiaketetan parte-hartzea errazteko eta kirolariek elitera heltzeko aukera izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak partez finantzatuko baititu Bizkaiko kirolariek, 2022ko azaroaren 28tik 2023ko azaroaren 26ra egiten diren kirol probetan bakarka edo bikotean parte hartzeagatik dituzten gastuak. Gastu horiek izango dira izen ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua.

Diruz lagunduko dira, halaber, eskatzaileei bidezko probara joateko lagundu dieten entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek izan dituzten gastuak eta ordainsariak, betiere gastuak kirolariak bere gain hartu baditu.

Dirulaguntza eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntzen eskaera egiteko epea 2023ko abenduaren 11ra arte egongo da zabalik.

KIROL-TEKNIKARIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea. Horregatik foru erakundeak 2022ko irailaren 12tik 2023ko irailaren 11ra bitartean kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken deialdia onartu du.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a, Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago helbide honetan: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA