2026ko Urriaren 08a

Leioako klubek eskura dituzte kirolean haurrak babesteko "Babestu" programaren protokoloak

Protokoloak tresna gisa diseinatu dira, kirolaren esparruan haurren eskubideak urratzen dituen edozein egoera "prebenitu, detektatu eta horren aurrean jarduteko". "Komunikazio-prozeduraren fluxu-diagrama" eta "Protokolo-eredua” prestatu dira, klubek beren beharretara egokitu eta erabiltzeko. Programaren helburua da kirolaren esparruan edozein indarkeria-egoera edo -modu prebenitzea eta haurrak babestea.

Iturria: www.leioa.net

Leioako Udalak, "Babestu" udal programaren barruan, haurrak kirolaren esparruan edozein indarkeria-egoera edo -moduren aurrean babesteko prebentzio- eta jarduera-protokoloak diseinatu eta udalerriko kluben eskura jarri ditu.

Protokolo horiek jasotzen dute zer jarduera jarri beharko diren abian indarkeria-egoera bat agerian geratzen edo ahoz adierazten denean, bai eta egoera horien aurrean jarduteko bideak ere. Tresnek barne hartzen dituzte bai kode etiko edo jokabide-kodea ez betetzeko egoerak, bai delitu izan daitezkeen ekintzak.

Protokolo horiek ezagutarazteko antolatutako saioaren barruan, Leioako hainbat kirol klubetako ordezkariek prestakuntza praktikoan parte hartu dute Iñaki Alonsoren eskutik. Europako Kontseiluko aditua da haurren aurkako indarkeriaren prebentzioan, eta programaren garapenean Udalarekin elkarlanean ari den Kunina Sport and Education enpresako zuzendaria.

iteko eredua.

Argazkia eta albiste osoa www.leioa.net

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA