KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Urriaren 19a

KARATEA

Izan Martin bizkaitarra 21 urtez azpiko karateko munduko txapeldun izendatu da Polonian

Iturria: www.instagram.com/_.izanmartin._/

Bizkaiko karatekak, 2024an Foru Aldundiak Bizkaiko Eotrkizun Handiko Kirolari gisa aitortua, munduko titulua eskuratu du 75 kilo baino gutxiagoko kumite modalitatean.

Izan Martin Peña 19 urteko kirolari bizkaitarra 21 urtez azpikoen munduko karate txapeldun izendatu da Bielsko-Biawan (Polonia) egindako txapelketan. Gazteak urrezko domina lortu zuen igande honetan, urriak 18, Haitam Oufkir marokoarrari 6-4 irabazita.

Garaipen honekin, Martinek historia egin du, gizonezkoen banakako kategorian 21 urtez azpiko munduko karate titulua eskuratu duen Espainiako lehen ordezkaria izan baita.

Emaitza horrek arrakasta handia ekarri dio Bizkaiko karateari, eta kirolari gaztea diziplina horretan nazioartean sortzen ari diren figura nagusien artean kokatu du.

ZORIONAK!!

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA