KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Irailaren 08a

KIROL EGOKITUA

TXIRRINDULARITZA

Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman

Txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen. 
 

Iturria: www.instagram.com/imanol_arriortua

Imanol Arriortua txirrindulari bizkaitarrak urrezko domina irabazi du, tandem modalitatean, Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako proban, Huntsvillen, Alabaman, Estatu Batuetan. Ziklistak, Basque Teamekoa eta Espainiako selekziokoa bera, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta lortu du garaipena.

Lasterketan, oso gorabeheratsua izan den ibilbidean, Arriortuak eta Aristik bakarka zeharkatu dute helmugako pankartapean. Podiumean, beste bi bikote hauek ere izan dira: Joan Sanso eta Eloy Teruel (Espainia) eta Tristan Bangma eta Patrick Bos (Herbehereak).

Larunbatean, gainera, erlojupekoa jokatu zuten; horretan, Arriortuak eta Aristik bosgarren postua eskuratu zuten.  

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA