KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2025ko Azaroaren 17a

TAEKWONDOA

Garriko Taekwondo Taldeko kirolarien emaitza bikainak Avileseko Openean

Iturria: Garriko Taekwondo Taldea

Garriko Taekwondo Taldeko kirolariek emaitza bikainak lortu zituzten joan den larunbatean Asturiasen ospatutako teknikao Avileseko Openean. Arrigorriagako taekwondistek urrezko 4 domina, zilarrezko 1 eta brontzezko 4 lortu zituzten.

Hauek izan ziren urreak: Itxaso Hernández (emakumezkoen senior 1 maila), Itxaso Hernández, Irati Velada eta Ariane Martínez (emakumezkoen hirukotea), Iñigo Pereira (gizonezkoen junior maila) eta Iñigo Pereira eta Elaia García (junior bikotea).

Zilarra Ariane Martinezentzat izan zen (emakumezko senior 1 maila) eta brontzea Haritz Amadorrentzat (gizonezkoen kadete maila), Irati Veladarentzat (emakumezkoen senior 1 maila), Javi Rodriguezentzat (gizonezkoen senior B maila) eta Amets Larrearentzat, Aingeru Ramirezentzat eta Markel Ferreirorentzat (gizonezkoen infantil mailako hirukotea).

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA