KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Uztailaren 06a

SKATE BOARDA

Egoitz Bijueskak urrea eskuratu du X Games txapelketan, eta historia egiten jarraitzen du

15 urteko bilbotarrak urrezko domina eskuratu du Japonen jokatu den Park modalitateko X Games txapelketan. Tom Schaar eta Keegan Palmer mendean hartu ditu bizkaitarrak, denboraldi bikaina berretsiz.

Iturria: www.basqueteam.eus

Egoitz Bijueskak urrezko domina eskuratu du Japonen jokatu den Park modalitateko X Games txapelketan.

15 urteko bilbotarra 92,16ko puntuazioarekin gailendu da finalean, Tom Schaar estatubatuarraren (91,33) eta Keegan Palmer australiarraren (91,00) aurretik.

Urrea X Games txapelketan debuta egin eta astebetera iritsi da, Sacramenton zilarrezko domina lortu eta gero. Bizkaitar gaztea, gainera, X Games txapelketaren historian podiumera igo den Espainiako Estatuko skater bakarra da, eta martxoan munduko txapeldun izan ondoren, bizi duen une bikaina berretsi du.

Egoitzek ez zuen lortu txartela Parisko Jokoetan aritzeko Olympics Qualifying Series txapelketan, baina badirudi Los Angelesen egingo den hurrengo hitzordu olinpikoan izarretako bat izango dela. Kaliforniako hitzordurako proba puntuagarriak hasi dira jada.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA