2026ko Urriaren 07a

ATLETISMOA

Bilbok "Runningari eta Emakumeari buruzko I. Jardunaldia" hartuko du

Zer onura ditu running-ak emakumeen osasunean eta ongizatean

Jardunaldia gaztelaniaz izango da. Jardunaldiaren helburua runningak emakumeen osasunean eta ongizatean dituen onurak ezagutaraztea da. Arratsaldean zehar, hitzaldi eta mahai-inguru formatuan, ikerketako adituek, talde-entrenamenduko profesionalek eta emakume korrikalariek hartuko dute parte.

Datorren urriaren 14an, Bizkaia Aretoak "I. Runningari eta Emakumeari buruzko Jardunaldia: zientziatik ekintzara" hartuko du, oinezko lasterketak emakumeen osasunerako eta ongizaterako dituen onurak ikuspegi praktiko batetik eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta ezagutarazteko topaketa.

Jardunaldia 17:00etan hasiko da, eta ikerketan adituak diren pertsonak, entrenamenduko profesionalak eta emakume korrikalariak bilduko ditu, emakumeen running-aren hazkundearen gakoak, motibazioak, beharrak eta erronka nagusiak aztertzeko.

Programak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola emakumeei egokitutako entrenamenduaren gakoak, running-aren eta osasunaren arteko harremana, korrikalari afrikarrek nazioarteko maratoian duten errendimendua eta entrenamendu-taldeetatik social running deiturikora izan duten bilakaera, arreta berezia jarriz horrek pertsonen ongizatean eta erakundeetan duen eraginari.

Parte-hartzaileen artean Jessica Bonet, Natalia Romero, Iratxe Duñabeitia, Jordan Santos, Imanol Loizaga, Agustín Rubio, Miren Fernández, Izaskun Casas eta Jon Torres Unda egongo dira. Haizea Lopez idazle eta korrikalariak aurkeztuko eta moderatuko du topaketa.

Jardunaldia running praktikatzen duten pertsonei, entrenamenduko, osasuneko eta kiroleko profesionalei eta zientziak kirolean eta emakumeen ongizatean zer ekarpen egin dezakeen jakin nahi duen edonori zuzenduta dago.

Informazio guztia www.workonwork.es

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA