PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2025ko Azaroaren 12a

Batuz sistema irabazi asmorik gabeko kirol erakundeetan ezartzeari buruzko jardunaldi informatiboa

2026ko Urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko irabazi-asmorik gabeko erakunde guztiek, tartean kirol-erakundeek, Batuz sistema ezarri behar dute, zerga-ordainketa kontrolatzeko eta laguntzeko. Horregatik, aldaketaren garrantzia kontuan hartuta, Kirol Zuzendaritza Nagusiak informazio-jardunaldi bat antolatu du Ogasuneko arduradunekin.

Bizkaiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak informazio-jardunaldi bat antolatu du irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundeei azaltzeko nola prestatu behar diren Batuz sistema ezartzeko. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa.

Batuz da Bizkaiko Foru Aldundia enpresetan, pertsona autonomoetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan arian-arian ezartzen ari den zerga-ordainketa kontrolatzeko eta laguntzarako sistema berria. Helburua da gardentasun fiskala hobetzea eta zerga-betebeharrak sinplifikatzea tresna digitalen bidez.

Jardunaldian Bizkaiko Foru Ogasuneko langile adituek parte hartuko dute, eta sistemaren funtzionamendua azalduko dute irabazi-asmorik gabeko erakundeen ikuspegitik, kirol-eremuari arreta berezia eskainiz. 

Aurrez aurreko jardunaldia

  • (80 pertsona gehienez)

  • Data: astelehena, azaroak 24

  • Lekua: Kirol Etxea

  • Ordua: 18:00

Jardunaldia streaming bidez

Jardunaldia zuzenean emango da Bizkaiko Foru Aldundiaren YouTube kanalaren bidez. Esteka azaroaren 19ko 12:00ak baino lehen bidaliko zaie bertaratuko direla baieztatzen duten pertsonei.

Jardunaldian jorratuko den edukia:

  • Zer da Batuz? Sistema behin betiko ezartzeko egutegia
  • TicketBAIrekin fakturak egitea
    • Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat TicketBAItik salbuesteko kasu espezifikoak Bereziki, garrantzi txikiko noizbehinkako jarduera ekonomikoetarako salbuestea
    • BFAk TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako software-a (Egin zure faktura)
  • Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL) eramatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea, zirriborroak oinarri hartuta

Hizlariak:

  1. Begoña Zubieta: Bizkaiko Foru Ogasuneko Finantza ikuskatzailea
  2. Iñigo Egia Ossorio: Bizkaiko Foru Ogasuneko Arriskuen Analisiko zerbitzuburua

Izen-ematea:

Interesa duten pertsonek honako esteka honetan baieztatu dezakete bertaratuko direla: BATUZ - TicketBAI Bizkaiko irabazi asmorik gabeko kirol erakundeetan - Bete formularioa

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA