KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Apirilaren 23a

TXIRRINDULARITZA

Basaurik Itzulia Women 2024 lasterketaren bigarren etapa hartuko du

Gaur, apirilak 23, Itzulia Women 2024 lasterketaren ibilbide ofiziala aurkeztu da. Aurkezpena Arabako Foru Aldundian izan da, lehen etapa abiatzen ikusiko duen udalerriko udaletxean, hain justu ere. Norgehiagoka honen hirugarren edizioak hiru etapa eta, orotara, 358,9 kilometro izango ditu. 

Lehen etapa: GASTEIZ-ELGOIBAR  140,0 Km

Itzulia Women 2024ko lehen etapa izango da, baita edizio honetako etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duen etapa ere. Mendate puntuagarriak hiru baino ez dira izango, baina igoera eta jaitsiera ugari izango ditu. Egun aproposa izango da Olaetako mendatean bertan edo horren aurretik ihesa jotzeko. Azken kilometroek etengabe egingo dute gora sasiordeka jarraitu batean, harik eta Elgoibarren helmugara iritsi arte.  

Bigarren etapa: BASAURI-BASAURI  104,0 Km

Ziurrenik edizio honetako etaparik urduriena izango da. 104 kilometro baino ez dira izango, hiru mendate puntuagarri eta amaieran hainbat igoera eta jaitsiera etorriko dira, ziurrenik etapa nork irabaziko duen ebatziko dutenak. Gerta daiteke sailkapen orokorrean aldeak sortzea baldin eta azken 10 kilometro horietan ez bada posizioa ondo hartzen edo hankek ez badiete ondo erantzuten balizko erritmo aldaketei.  

Hirugarren etapa: DONOSTIA-DONOSTIA 114,9 Km

Etapa erabakigarria izango da. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatuko du; izan ere, Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino. Oriora eta ondorengo kilometroetan Donostiara jaistea metara iritsi eta sailkapen orokorrean garaipena eskuratzeko banakako erlojupekoa izango da.  

Albiste osoa www.itzulia-women.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA