KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Urriaren 05a

ATLETISMOA

Artxandako Tuneletako Gau Krosak 292 atleta bildu ditu kirola, elkartasuna eta josteta uztartu diren gau honetan

Larunbat gauean, Artxandako tuneletan kirola, elkartasuna eta josteta bildu ziren  Artxandako Tuneletako Gau Krosaren 2026ko edizioan. 292 atletak hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak Interbiak-en bitartez antolatutako zazpi kilometroko gaueko lasterketa berezi honetan. Kirol-ekitaldi honetan aritu direnek normalean ibilgailu gurpildunak baino ibiltzen ez diren azpiegitura baten zehar egin dute  korrika.

Kirol-erronkaz gainera, lasterketa honetan nagusi izaten dira beti jai-giroa eta elkartasun-borondatea. Inskripzioekin bildutako dirua (8.000 euro) Stop Accidentes eta Hartutako Burmuineko Gaitzaren Elkartea erakundeei eman zaie. Biek ere izugarrizko lana egiten dute trafiko-istripuetan kalte hartutako pertsonei eta haien senideei.

Jardunaldiaren amaieran, sariak eman zaizkie kategoria guztietako garaileei (gazte-kategorietan Kutxabank izan da babeslea) eta kirol-materialaren zozketa egin da. Eroskik ere lagundu du: hornidura-poltsak eman ditu eta bi Seleqtia gourmet otzara zozketatu ditu.

Argazkia eta albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA