Erremontari Herriz Herri 2026: Galdakao

Ekitaldiaren data 2026ko Azaroaren 07a, larunbata

Euskal pilota

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Erremonteak bere tartea izango du berriz ere Galdakaoko kirol jardueren artean. Larunbatean, azaroak 7, bi partida izango dira Kurtzea pilotalekuan, Oria Mendik Galdakaoko Udalarekin elkarlanean antolatutako Erremontari Herriz Herri egitasmoaren baitan. 

Hala, 18:00etatik aurrera, modalitate honetako pilotarien arteko lehia zuzenean ikusteko aukera izango dute zale galdakoztarrek. Erremontea kirol ikusgarria da, abiadura, trebetasuna eta emozioa uztartzen dituena. Beraz, familian edo lagunartean kirolaz gozatzeko aukera paregabea izango da larunbateko hitzordua. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Jardunaldiak bi partida hartuko ditu; lehenengoan Martixpe eta Aiestaran VI arituko dira Arluziaga eta Eskuderoren aurka, eta bigarrenean, berriz, Ezkurra II eta Zubiri izango dira  Jabalera eta Azpirozen aurrean. Bi partidak bi setera jokatuko dira, bakoitza 15 tantora, eta set bana irabaziz gero, hirugarren bat jokatuko dute, 8 tantora.

Lehen partida

🔴 Martixpe - Aiestaran VI

🔵 Arluziaga - Eskudero

Bigarren partida

🔴 Ezkurra II - Zubiri

🔵 Jabalera - Azpiroz

Lotutako beste gertaera aktibo batzuk (Euskal pilota)

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA