Bizkaia PGAe Open 2026

Ekitaldiaren data 2026ko Ekainaren 19a, ostirala - 2026ko Ekainaren 21a, igandea

Golfa

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Bizkaia PGAe Open-ak ekainaren 19tik 21era ospatuko du bere bostgarrenedizioa, Meaztegi Golf zelaian, eta, ospea bereganatzen ari delarik, erreferente modura finkatzen ari da Tumi Spain Golf Tour zirkuituaren barruan.  

Txapelketa hau 2022an sortu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Golfeko Profesionalen Elkarteak (PGAe) sustatzen dute. Urte gutxi dituen arren, zirkuitu nazionaleko Handia dela esaten da, parte-hartzaile kopuru handiagatik, zuzkidura ekonomikoagatik eta antolatzaileengatik, zeinek urtero-urtero ahalegin guztiak egiten baitituzte parte hartzen duten profesionalei erraztasunak eta laguntza emateko.

Ehun golfistak baino gehiagok eman dute izena dagoeneko V. Bizkaia PGAe Open honetan, eta espero da azken zifra 140tik gorakoa izatea. Izena eman dutenen artean, aurten ere José María Olazábal nabarmendu behar da: Augustako bi Master irabazi ditu; European Tourreko 23 titulu eskuratu ditu, PGA Tourreko 4 eta Ryder Cup-en 4 edizio. Azken txapelketa horretan Europako taldearen kapitaina izan da.

Nabarmentzekoa da, halaber, European Tourreko proben beste irabazle batzuek ere parte hartuko dutela, hala nola Álvaro Quirósek, Santiago Lunak, José Manuel Larak eta Carlos José Sunesonek. Meaztegin egongo diren beste jokalari garrantzitsu batzuk Carlos Balmaseda, Luis Claverie, Xavier Guzmán eta José Manuel Ruiz dira.

Parte hartuko dutela baieztatu duten EAEko golf-jokalarien artean, honako hauek daude, besteak beste: Jesús María Arruti, PGAko txapelketa askoren eta zirkuitu nazionaletako beste txapelketa batzuen irabazlea; Javier Sáinz, Espainiako txapeldun profesionala 2024an, eta txapeldunordea 2025ean berdinketa hausteko play off bat jokatu ondoren, eta Borja Martín, Bizkaiko PGAe Open-2023ko irabazlea.

Txapelketa profesionalaz gain, V. Bizkaia PGAe Open txapelketak beste jarduera garrantzitsu batzuk ere eskainiko ditu, hala nola Pro-Am txapelketa bat, asteko erakargarri handienetako bat, talde berean batuko baititu jokalari profesionalak eta amateurrak, kirola eta bizikidetza konbinatzen dituen egun batez goza dezaten. Gainera, ez da ahaztu behar jai-giroko txapelketa horren helburu solidarioa. Aurten ere, Pro-Am txapelketa horretan bildutako funtsak DalecandELA Fundaziora bideratuko dira. AEA duten gaixoei laguntzeko eta gaixotasun hori ikertzeko elkartea da.

Gainera, 21ean (igandea), txapelketaren azken egunean, umeen Pro-Am txapelketaren beste edizio bat egingo da, Jon Rahm 4 Kids fundazioarekin lankidetzan antolatua. Bertan, Euskadiko golf-eskola guztiek parte hartuko dute, baita Kantabriatik eta Gaztela eta Leóndik etorritako talde batzuek ere, eta, aurtengo berritasun gisa, Frantziako bi golf-eskolatako umeek ere parte hartuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Meaztegi Golfek eta PGAk sustatzen dute txapelketa hau. Babesle nagusiak: Inelco, Fermax, Game Telecomunicaciones, Grescrap, Euskadiko Golf Federazioa, Bizkaiko Golf Federazioa, Aelvasa, El Correo, Tele Bilbao, Pangea, Chef Lali eta TUMI, zeina PGA zirkuituaren babesle nagusia baita. Beste babesle batzuk: Urbelan, Alkizabal, Gaimaz, Intxausti, Ruyma, Sustraiak eta Bycam. Laguntzaileak: Boxify, Wilson, Bacalao Eguino, Titleits, Piérola, Eye Swing-BRK, Macallan, AFE, 9NIN9R eta Eyeswing. Fundazioak: DalecandELA eta JonRahm4Kids.

Lotutako beste gertaera aktibo batzuk (Golfa)

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA