Bilbao Jai Alai Iron Cup 2025

Ekitaldiaren data 2025ko Maiatzaren 23a, ostirala

Euskal pilota

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Bilboko Deportivo pilotalekuak hartuko du Jai Alai Leagueko Iron Cup txapelketaren 2025eko edizioa. Emakumezkoen txapelketa maiatzaren 16an hasiko da, eta lau bikote lehiatuko dira; gizonezkoenean sei bikote ariko dira lehian, apirilaren 25ean hasita. 

Iron Cup txapelketa apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 30ean bukatuko da. Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako txapelketak jokatuko dira. Deportivok hartuko ditu norgehiagoka guztiak.

Gizonezkoen mailakoa Slam kategoriakoa izango da, eta sei bikote ariko dira lehian, bi multzotan banatuta. A multzoa Erkiaga-Gorka, Olharan-Lekerika eta Laduche-Del Rio bikoteek osatuko dute. B multzoan egongo dira: Goixerri-Lopez, Urreisti-Ibarluzea eta Barandika-Basque. Multzoetako bi onenak sailkatuko dira finalerdietara; A multzoko lehenak B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta B multzoko lehen sailkatuak A multzoko bigarrenaren kontra. Finalerdietako irabazleak finalean lehiatuko dira elkarren kontra.

Ligaxkako fasea apirilaren 25etik maiatzaren 9ra artean, biak barne, jokatuko da; finalerdiak, maiatzaren 16an eta 23an; eta, finala, maiatzaren 30ean.

Bestalde, emakumezkoen mailako txapelketa Master Series kategoriakoa izango da, maiatzaren 16tik 30era artean jokatuko da, eta lau bikote hauexek ariko dira txapelak lortzeko lehian: Elaia-Frida, Helena-Maia, Ihart-Maialen eta Maite-Oaia.

Finalerdi eta final formatua izango du emakumezkoen Iron Cupak. Elaia-Frida vs Helena-Maia finalerdia maiatzaren 16an jokatuko da; bigarren finalerdian, maiatzaren 23an, Ihart-Maialen eta Maite-Oaia ariko dira nor baino nor gehiago. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da.

Informazio guztia: www.eitb.eus

Lotutako beste gertaera aktibo batzuk (Euskal pilota)

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA