Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa

Ekitaldiaren data 2026ko Urriaren 30a, ostirala - 2026ko Urriaren 31a, larunbata

Herri Kirolak

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Bermeok III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko du urrian, herritarren artean Herri Kirolak sustatzeko eta kirol tradizional hauek modu parte-hartzailean ezagutarazteko helburuarekin.

Txapelketa urriaren 31an jokatuko da Bermeoko frontoian, eta aurreko egunean, urriaren 30ean, parte-hartzaileentzako entrenamendua egingo da Lameran.

15 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute, 3 laguneko taldeetan. Proben artean harria (bola), txinga erutea, ingude jasotzea eta trontza izango dira, baita proba sorpresa bat ere.

Izen-ematea urriaren 20ra arte egongo da zabalik.

Ekimenak Herri Kirolak herritarrengana hurbiltzea du helburu, parte-hartzea, giro ona eta gure kirol tradizionalen ezagutza sustatuz.

Animatu, osatu zure taldea eta parte hartu!

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA