Bedartzandi (Aulesti)

Bedartzandi (700m) Lea Artibai eskualdean kokatuta dagoen kareharrizko mendia da.

Aulestin kokatuta egon arren Markina-Xemeingo mugatik gertu dago. Parez pare Urregarai mendia daukagu. Bertan Santa Eufemiko baseliza daukagu. Bi mendiek paisaiaz gozatzeko aukera ematen digute, izan ere, goitik inguruko haranak, urruneko mendiak eta itsasoa ikusteko aukera daukagu.

Aparkalekura heltzeko azken kilometroak hormigoizko pistatik egin behar dira. Aparkalekuan Atxagarai aterpetxea, piknik-gunea eta iturria daukagu. Aparkalekutik kilometro batera oinez Bedartzandi tontorretik gertu dagoen eskalada gunera helduko gara.

Bedartzandi (700m) Lea Artibai eskualdean kokatuta dagoen kareharrizko mendia da.

Eskalada gunera hurbiltzea

Hemen jaitsi ditzakezu eskalada gunera sartzeko trackak

Sektoreak

Bedartzandiko 3 eskalada guneen banaketa

  • Harri mota: Kareharria
  • Gehienezko luzeera: 40 metro
  • Orientazioa: Hegoaldea
  • Estreinaldia: 2025eko irailean

Irudietan emandako informazioa

Zailtasun maila, aingura mota + kopurua, luzeera eta bidearen izena