INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZA SUSTATZEKO SAILA

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila ingurune naturalaren garapena zaintzez eta babestez arduratzen da eta, aldi berean, gure lurraldeko lehenengo sektorea babestu eta sustatzen du. Horregatik, oinarrizko bi jarduera eremu ditugu: ingurumena eta nekazaritza.

Gure helburua Bizkaia orekatua lortzea da, modu iraunkorrean bizi eta hazteko. Nolanahi ere, horraino iristeko 500 pertsona ditugu herritarren zerbitzura.

Aurrekontua 2026 Bizkaiko Foru Aldundia

79.046.664 €*

1.718.223.786 euroko guztizko aurrekontuaren %4,60*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2026

Zer egiten dugu?

Zuzendaritza honen zereginen artean honakoak daude: landa egiturak eta azpiegiturak sustatzea, landareen ekoizpena eta osasuna, mahasgintza eta enologia edo animalien ekoizpen eta osasuna. Ildo horri eutsiz, adibidez, LGENF eta FEAGASk finantzatutako laguntzak eta nekazaritza nahiz abeltzaintzaren ustiapenen berariazko diru-laguntzak kudeatzen dira eta kalitatezko nekazaritza ekoizpenetan berrikuntza babesten da.

Gainera, zuzendaritza kontserbazioaren, antolamenduaren eta baso ekoizpenaren ikuspegitik Bizkaiko mendiak zaintzez arduratzen da. Ildo horri jarraiki, Sail honen erantzukizuna da baso suteen kontra defendatzea eta basoko agenteen jarduera koordinatzen du.

Aldi berean, ehiza eta arrain aberastasuna kudeatzen du (esaterako, ehizarako eta arrantzarako denboraldiak zehaztuz, debekualdiak eta debeku bereziak definituz, basoberritzeak xedatuz...) eta fauna basatia berreskuratzez arduratzen da. Horretarako, Gorlizko Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa du.

Zuzendaritza honek bi zeregin ditu eta herritar gehienek ezagutzen dituzte: batetik, hiri hondakinak kudeatzea eta, bestetik, hondartzen kudeaketa sistema zuzendu eta koordinatzea. Azkenekoan salbamenduaren eta sorospenaren zerbitzuak, baita garbiketa eta mantentze-lanei buruzkoak ere sartzen dira, hareatzak ekipamenduez hornitzeaz gain.

Halaber, ingurumen iraunkortasunaren eremuan politikak eta ekintzak sustatzen dira, ingurumenaren ikuspegitik hezi eta kontzientziatzeko planak bultzatu ere bai, natura kontserbatzeko jarduerak sustatzen dira, baita espazio natural babestuak kudeatu ere.

Zuzendaritzak ingurumen ebaluazioak, aitorpen estrategikoak eta ingurumen inpaktuari buruzkoak burutzen ditu, ingurumen txostenekin batera. Geoaniztasun, bioaniztasun eta paisaiari buruzko ekintza planak egin eta garatzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri nahi dituen ingurumen azpiegituren obrak gauzatzeko jarduera guztiez gain.

Era berean, aisialdiko gune berriak sustatzen dira, udalerriei Tokiko Agenda 21 ezartzen laguntzen zaie, Bizkaiko azpiegitura hidraulikoak aztertzen dira eta zerga-sistema iraunkorrarekin zerikusia duten gaiak izapidetu ere bai Ogasunaren Foru Sailarekin koordinatuta, besteak beste.

Programak eta zerbitzuak

Nekazaritza

  • Zallako Frutagintzako Estazioa

    Zallako frutagintzako estazioak nekazariei prestakuntza praktikoa eskaintzen die. Bertan laboreetan nekazaritza esperimentuak eta saiakuntzak egiten dira eta mahatsaren laborea berreskuratzeko lanean dihardute.

  • Txakolinaren ikasgela

    Txakolinaren ikasgela Bizkaiko txakolinari buruzko prestakuntza eta ezagutza programa da.

  • Bizkaiko Txakolina J.D.

    Jatorri Deitura duten upeltegien gida.

  • Tratamendu fitosanitarioetarako oharrak

    Tratamendu fitosanitarioetarako oharren zerbitzua, lurraldeko zona desberdinetan landa-behaketetan oinarrituta. El servicio ofrece la posibilidad de suscribirse a los avisos.

Hondakinak

  • Uri hondakinen kudeaketa

    Aldundiak bultzatzen duen Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzko informazioa.

  • Hiri Hondakinen Behatokia

    Behatokiak lan egiten du Bizkaian sortzen diren hiri hondakinak lokalizatu, sailkatu eta zenbatesteko.

  • Materia organikorako bosgarren edukiontzia

    Etxeko hondakinen frakzio organikoa jasotzeko bosgarren edukiontzia ezartzeari buruzko informazioa eta 2017an ezartzeko dirulaguntzak.

  • Berrerabilpenerako edukiontzia

    Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du gaikako bilketa eta tresnak eta produktuak berrerabili, birziklatu eta kontsumo iraunkorrerako prestatzea.

Ura

  • Ur-meteorologiari buruzko datuak

    Zerbitzu honek Bizkaiko ur-meteorologiako estazioetan jasotako datuei buruzko informazioa eskaintzen du.

  • Txostenak

    Bizkaiko ur kalitateari eta ingurune urtarrari buruzko txostenak lor daitezke, baita ur-meteorologiaren kontrol eta kalitate sarearen txostenak ere.

Fauna

  • Bizkaiko Basoko Fauna Berreskuratzeko Zentroa

    Zentroa 1999. urtean sortu zen eta Gorlizen kokatuta dago. Basoko espezieen indibiduoak berreskuratzez arduratzen da. Azken helburua askatzea da, baina, xede horrez, bizirik irauteko eta ekosistemara eranstean negatiboki ez eragiteko gutxieneko bermeak izan behar dituzte.

Osasun Programak

  • Behi, ardi eta ahuntzaren esne gordinaren kalitaterako programa

    Zerbitzu hau esnearen kalitatea eta ustiapenaren baldintza higieniko-sanitarioak kontrolatu eta ebaluatzez arduratzen da.

  • Hegaztien plana

    Plan honen helburua ustiapenen eta eskortako hegaztien osasun-egoera egokia bermatzea da, bai gizakientzat badira, bai ugaltzeko edo arrautzak ekoizteko badira.

  • Zoologia guneak

    Zerbitzu hau animalien dendak, txakurtegiak eta zoologia parkeak ikuskatzez, kontrolatzez eta zaintzez arduratzen da.

  • Albaitaritza sendagaiak

    Albaitaritza sendagaien zerbitzuak animalia jatorriko elikagaien, animalia bizien eta ustiapenen gainean erabilera zaintzen du, bere preskripzioa gehiago kontrolatzeko.

Basoak

Ondare naturala

  • Gorbeia, Urkiola eta Armiñongo parke naturalak

    Atal honek hiru parke naturaletan zehar egin daitezkeen ibilbideei buruzko informazioa eskaintzen du, baita beren historia edo zerbitzuei buruzkoa ere.

  • Biotopoak

    Zerbitzu honek Itxina, Gaztelugatxeko San Joan eta Bizkaiko Meatzaldeko biotopoei buruzko informazioa eskaintzen du.

  • Eskalada arautzea

    2010az gero Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean eskalada guneak arautzen ditu eta urtero berraztertzen ditu, eskalatzaileek hegaztiei sortutako eragozpenak murrizteko.

  • Iraungitzeko arriskua duten espezieak eta bitxiak kudeatzeko planak

    Zerbitzu honek Bizkaiko fauna eta flora autoktonoa kontserbatzeko lanean dihardu eta desagertzeko arriskuan dauden espezieak babesten ditu. Hona hemen babesten dituen animalia batzuk: hegazti nekrofagoak, bisoi europarra, ekaitz-txori europarra, ubarroi mottoduna edo arrain arantzatsua.

Hondartzak

Zarata

  • Gida teknikoak

    Zerbitzu honek udalei eta eurentzat lanean diharduten adituei irizpideak eta gakoak ematen dizkie, zarataren arloan legeria aplikatzeko orduan.

  • Ohitura osasuntsuak

    Zerbitzu honek zarataren ondorio kaltegarria babesteko aholku erabilgarriak eskaintzen ditu.

  • Informazio akustikoa

    Zerbitzu honek giroko zaratari buruzko mapen informazioa eskaintzen du: errepideak, trenbideak, herri bideak eta industria. Informazioa Bizkaiko udalerri bakoitzaren arabera antolatuta dago.

Protokoloak eta ziurtagiriak

  • Asiako liztorra

    Bizkaiko Foru Aldundiak jarduketa-protokolo berri bat abiarazi du Vespa velutina liztor asiarrari aurre egiteko, lurraldeko udalekin lankidetzan eta zerbitzu honen bidez lor daiteke.

  • Ingurumen eta kalitate ziurtagiriak

    Bizkaiko hondartzetako ingurumen eta kalitate ziurtagiriak

Albisteak