Erreferentziazko eskualde-zentroak

Zer dira?

Egoitza-zentroetan zainketen jarraitutasunari laguntzeko zerbitzua, Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan.

Baliabide hauek dituzte:

  • Diziplina anitzeko talde espezializatu bat, egoitzei laguntzen diena arreta-eredua aldatzeko prozesuetan
  • Egoitza-unitate soziosanitario bat, gizarte-zerbitzuen sektore bakoitzeko, zaintza hauen beharra duten pertsonentzako plazak eskaintzen dituena susperraldia, sendatze funtzionala, birgaitzea eta bizitzaren amaiera, besteak beste.

Jarduera-ildoak

  • Prestakuntza profesionalentzat eta egoilear eta senideentzat.
  • Aholkularitza eta jarraipena.
  • Jardunbide egokiak sortzea eta zabaltzea.
  • Elkarrizketa eta koordinazioa osasun-sistemarekin.

Nola hartu parte?

Aldian-aldian, eskualdeetan aktibatzen diren prozesuei buruzko informazioa bidaltzen zaie egoitzei.

Erreferentziazko eskualde-zentroak

  • Bilbao: Diziplina anitzeko talde espezializatua - Birjinetxe laguntza zentroa.
  • Uribe: Diziplina anitzeko talde espezializatua - Leioako laguntza zentroa.
  • Barrualde: Diziplina anitzeko talde espezializatua- Gernikako ospitalea (2026an irekiko da).
  • Ezkerraldea-Meatzaldea-Enkarterri: Diziplina anitzeko talde espezializatua.

Kontaktua

Aholkularitza eta laguntza indibidualizatua

Xehetasunak: Erreferentziazko eskualde-zentroak