2. Fasea. Diagnostikoa

EGEren diagnostikoaren helburua enpresak EGEn agertzen dituen sendotasunak nahiz enpresak iraunkortasunerantz orientatzeko hobe ditzakeen eremu erabakigarriak zehaztea da.

Xertatu:adik hiru baliabideren bitartez eta alderaketa egiteko elemento baten bidez elikatzen du diagnostikoa:

Pertzepzioen diagnostikoa

Pertzepzioen diagnostikoa, norberak bere burua ebaluatzeko galdeketaren bitartez. Helburua enpresaren eraentzaren edo langileriaren iritzia baloratzea da, gizarte erantzukizunaren alorrean duten jardunari dagokionez.

Erantsiak

Diagnostiko kuantitatiboa

Diagnostiko kuantitatiboa. Horretarako, gizarte erantzukizunaren eremuko adierazle sorta erabiliko da, gizarte erantzukizuneko praktika zehatzen balorazio objektiboa ahalbidetuz.

Erantsiak

Interes taldeen igurikimenak laburbiltzea

Une honetan helburua ez da interes taldeekin harreman sistema martxan jartzea eta haien igurikimenak biltzea, baizik eta enpresak talde horiekin jada egindako elkarrizketa modu ezberdinetako emaitzak laburbiltzea.

Erantsiak

Alderaketa

Azkeneko diagnostikoa, kasu honetan, diagnostikoaren hiru aldeetan adierazitako emaitzak ALDERATZETIK lortzen da. Alderaketaren helburuak bikoitza behar du izan:

  • EGEn lorpen eta sendotasun handienak agertzen dituzten enpresako eremuak aurkitzea
  • Landu behar diren hobetu beharreko eremuak topatzea, gizarte erantzukizunaren kudeaketa eredu hau betetzearen bidean aurrerantz egiteko.

Erantsiak