Sentsibilizazioko eta komunikazioko ekintza guztiak

E1- Ordunte Jasangarria komunikazio plana.

Emaitzak:

Amaituta.

E2- Hezkuntzarako materiala formatu digitalean prestatzea.

Ordunteko GKLren inguruan unitate didaktikoa prestatuko dute gazteenen artean mendi horiek ezkutatzen dituzten balio naturalak eta garrantzi ekologikoa hedatu ahal izateko. Era berean, ekosistemek gizakiaren ongizaterako eskaintzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen inguruko edukiak garatzeko oinarria izango da lan hori.

Unitate didaktikoa

Amaituta.

E3-  Basozainaren bidexka egokitzea eta seinaleztatzea.

Basozainaren bidexkak, 20 km. horietan, oinezkoari mendi horien aparteko paisaia eta ezberdina eskaintzen dien ameztiak, pagadiak eta ibarbideak zeharkatzen ditu. Horrekin lotuta, bide hori egokituko dute seinaleekin, behatokiarekin eta behatu ahal izateko geltokiekin. Horietatik, basoko habitatekin lotutako proiektuko jarduerak ikusi ahal izango dira.

Emaitzak:

Liburuxka (7.438 KB)

GPX fitxategiak GPS-an kargatzeko

KML fitxategiak Google Earth erabiliz ibilbidea 3D-an ikusteko

Amaituta.

E4- Dibulgazioko hitzaldiak Karrantzan eta Artzentalesen.

Proiektu horren baitan, Karrantza eta Artzentales udalerrietan dibulgazioko hitzaldiak eskainiko dituzte. Horietan, proiektua abian jartzearekin, haren bilakaerarekin eta lortutako emaitzekin lotutako alderdiak landuko dituzte.

Emaitzak:

Amaituta.

E5- Proiektuan abian jarritako jardueren inguruko azalpena.

Ordunteko mendiei eta proiektuaren ekintzei buruzko argazkien erakusketa egingo da. Proiektuko jarduera batzuen aurreko eta ondorengo egoerak erakutsiko dituzte.

Amaituta.

Argazkiak.

E6- Abeltzainentzako tailerra: "Abeltzaintzako jardunbide egokiak GKL Ordunteren kudeaketan eta kontserbazioan".

Tailerra A.1 ekintzarekin batera egingo da: Abeltzaintza da Karrantza haraneko eta, oro har, Enkarterri eskualdeko jarduera garrantzitsuenetako bat. Ezinbestekoa da abeltzaintzako jarduera habitaten kontserbazioarekin bateratzea ahalbidetuko duten kudeaketa mekanismoak abian jartzea, eta mekanismo horiek bertako abeltzainen kolektiboaren babesarekin eta inplikazioarekin batera garatzea.

Amaituta.

Emaitzak: 2013ko maiatzean egin zuten proiektuaren testuinguru orokorra aurkezteko tailerra. Bertan, gainera, mantentzeko elementuak zehaztu zituzten. Parte hartzaileek proposamenak jaso zituzten ganaduak ohitura batzuk alda ditzan eta larrea hobetzeko eremuetara, aska berrietara eta abarretara joaten has dadin. Tailerraren bigarren fasean, Salduerora landako bisita egin zuten. Bertan, in situ erabaki zuten zaborra kentzeko tresnak, ongarriketak, askak eta abeltzaintzako eskorta kokatu ahal izateko toki egokiena zein zen.

Argazkiak.

E7- Zalamako zohikaztegiaren inguruko monografiko teknikoa.

Orain arte Zalamako zohikaztegian abian jarri dituzten kontserbazioko jarduera guztiak zehaztuko dituen argitalpen teknikoa egingo dute. Horren helburua batez ere habitat mota horietan ordezkaritza duten Europako eskualdeetako ingurumen eta landatar eremuko administrazioen eta erakundeen artean hedatzea izango da.

Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak (9.410 KB)

Amaituta.

E8- LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren amaiera jardunaldiak.

Proiektuaren azken urtean, amaierako jardunaldi teknikoak antolatuko dira nazioarteko izaerarekin. Horietan, LIFE+ Ordunte Jasangarriaren baitan egindako jarduerak, proposatutako helburuak eta lortutako helburuak azalduko dituzte.

Ponentziak

Amaituta.

  • Ordunte Logo
  • Life Logo
  • Natura 2000 logo

Azken eguneratzea: 2018/04/11

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.