Izapidetzea

Foru titulartasuneko errepideen Zortasun Akustikoari dagokion Gunearen izapidetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 29. artikuluan ezarririk dagoen prozedurarekin bat etorriz burutu da.

Ondore horietarako, 2013ko ekainean Bizkaiko Lurralde Historikoko udal guztiei bidali zitzaien Zortasun Akustikoari dagokion Gunea mugatzeko proposamena, eta bai hura mugatzeko erabili den metodologia azaltzen duen ohar teknikoa ere, udalerriok, hilabeteko epearen barruan, manuzkoa den txostena egin zezaten.

Entzunaldi-epea amaitu ondorik, irailaren 18ko 4523/2013 Foru Aginduaren bidez, ukitzen diren udalei dagokien entzunaldi-izapidea ebatzi da eta behin betiko onetsi da Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideen Zortasun Akustikoari dagokion Gunea.

Geroago, eta 2012. eta 2014.urteen bitartean egindako Bilboko sarbideen birmoldaketaren ondorioz, Bilboko Foru Errepideen zortasun-gune akustikoa berriztu da, Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako foru diputatuaren martxoaren 7ko 1572/2016 Foru Aginduaren bidez, eta 213/2012 Dekretuaren 29. artikuluak xedatutako prozedurari jarraiki.

Lehenengo zortasun akustikoko eremua onartu zenetik 10 urte igaro ondoren, eta 213/2012 Dekretuaren 29.3 artikuluaren arabera, sail honek uste du honako inguruabar hauek daudela eremu hori eguneratzeko:

  1. Zaratari buruzko Zuzentarau berria indarrean sartzea. Horren arabera, estatu kideek CNOSSOS-EUn oinarritutako kalkulu-metodologia komuna hartu behar dute, antzinako Zortasun Akustikoko Eremua kalkulatzeko erabilitako kalkulu-metodo frantsesa baliogabetzen duena.
  2. Foru-azpiegitura berriak eraikitzea eta zerbitzuan jartzea.
  3. Foru-azpiegiturak udalei lagatzea.

Aurreko zortasun akustikoko eremuak indargabetu dira.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader