"Eman aurpegia" kanpaina

logo MDC[D]

Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, gizarte-zerbitzuetarako sarbidea eskubide bat dela erakusteko baterako komunikazio-ekintza, "eman aurpegia gizarte-zerbitzuen alde" lelopean, martxan jarri du.

Sentsibilizazio-estrategia bat eta «street marketing»eko ekintza bat daude kanpainaren baitan, gizarte-zerbitzuen defentsa kalean ikustarazi eta zerbitzuok herritarrentzat duten balioa erakustearren. Elkarrizketa Honen proposamenak finkatu egin gura du gizarteak eta gizarte-eragileek gure ongizate-ereduaren eta, bereziki, gizarte-zerbitzuen sistema, erantzukizun publikoko sistema dela-eta duten aldeko pertzepzioa, eta, aldi berean, eredu-sistema hori kalean ikustarazi eta merezi duten prestigioa eman dakiela ere bai.

Ekintza horiek guztiak lema honen inguruan biltzen dira: Eman aurpegia gizarte-zerbitzuen alde. Horrenbestez, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak nahi du kaleko jendeak senti dezala gizarte-zerbitzuen sistema publikoa berarentzat dela eta berarena dela, propiotzat har dezala.

Erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak eskubidea ere badira eta babes-sarea osatzen dute: edozein pertsona edo familiak izan dezake sare horretara jotzeko beharrizana bere bizitzan gertatzen diren zenbait egoeraren aurrean (mendetasuna, desgaitasuna, bazterkeria edo gizarte-arriskua).

Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren asmoa ere bada gizarte-zerbitzuen sistema, erantzukizun publikokoa, nahiz sistema horren iraunkortasuna zalantzan jarri nahi dituzten iritzien aurka egitea. Egungo egoera ekonomikoari dagokionez, adierazi nahi dute krisia ez dela gizarte-zerbitzuen sistema eta Estatuaren funtsezko beste harroin bat zalantzan jartzeko argumentua; aldiz, hori baino gehiago, arrazoi bat dela baino areago inoiz baino gehiago eusteko sistema hori finkatzeko egin den ahaleginari. 

Sentsibilizazio-ekintza multzo handiago baten barruan, denboran zehar mantenduko den komunikazio-ekintza bat abiatu nahi du Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, eta ekainean egingo den aste biko beste kanpaina bat ere bai: Bizkaiko kale guztietan ikusiko ahal izango da azken horiena. Halaber, kartelak jarriko dira gizarte-erakundeen eta instituzioan arretarako bulegoetan, sare sozialetan eta abarretan.
Gainera, 2013ko ekainaren 14an (15:00-20:00), ostiralez, «street marketing»eko ekintza bat egingo da Bilboko Plaza Biribilean, non gizarte-zerbitzuen alde aurpegia emateko gonbita egingo zaien herritarrei.

Parte-hartzea da publizitate-kanpaina horren ezaugarri nagusia. Maila biko parte-hartzea izango da: lehenengoa, gizarte-sektoreko erakunde guztien lankidetza izan da. Denek hartu baitute parte lema bera nahiz kanpainan garatu beharreko ideiak definitzeko prozesuan eta euren irudia eskaintzeko prest ere agertu dira. Hortaz, kanpaina honetan azpimarratu behar da Mahaian parte hartzen duten guzti-guztien sentsibilitate, irizpide eta jarraibideak harmonian hartu direla aintzat, «lan korala» balitz bezala.

Bestalde, bigarren parte-hartzea herritarrena izango da, kanpaina «islatuta» senti daitezela lortu nahi baita. Ispiluak eta argazkiak erabiliko dira horretarako, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen lekuan jar dezaten herritarrek beren burua, eta gogoan izan dezaten denok izan dezakegula noizbait gizarte-zerbitzuen beharra.