Pagadiak eukalipto-basoetan berriz jartzeko

Eukalipto-basoa

Aurreikusita dago 33 hektarea pagadi berriz jartzea gaur egun eukaliptoz okupatuta dauden sailetan. Dagokion baimena eskuratu eta zuhaitzak moztu ondoren, jarduera horren konplexutasun handiena da eukaliptoa zepetatik berriz sortzen saihestea. Horretarako, aurreikusita dago glifosatoaren moduko translokazio-herbizidak erabiltzea. Produktu hori oso erabilia da nekazaritzan eta espezie inbaditzaileen kontrolean, baina ez da arriskurik gabekoa, batez ere ur-ekosistemei begira. Horregatik, glifosatoa landarean aplikatuko da zuzenean, betiere, dela injektatuta dela pintzelez. Gainera, gutxienez 10 metroko babes-perimetro bat ezarriko da erreketatik; esparru horretan ez da erabiliko produktu hori, eta eukaliptoak ezabatzeko bidea zepak behin eta berriz moztea izango da.

Lursailen naturalizazioa indartzeko, tokiko jatorria duten espezie autoktono mota batzuk landatuko dira; horrekin batera, itxitura perimetralak egingo dira, landare berriak abereengandik babesteko.

Leheneratze naturalera zuzendutako eukalipto-sail guztiak Karrantzako Udalarenak dira; horregatik, etorkizunean galduko duen errenta konpentsatzeko, LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak diruz lagundutako kalte-ordain ekonomiko bat jasoko du.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa