Sentsibilizazioko eta komunikazioko ekintzak

Sarritan, gizartea ez da gai izaten ekosistemetako ondasun eta zerbitzuak estimatzeko, gutxienez desagertuta dauden arte. Alde horretatik, ingurune naturalen funtzio ekosistemikoak berreskuratzera eta babestera zuzendutako inbertsioak onuragarriak dira, berez, pertsona guztien ongizaterako.

Horregatik, LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren baitan, hainbat interes-talderengana zuzendutako jarduera egutegi bat landu da, bertan egiten ari diren ekintzen berri emateko eta gizartearen inplikazioa lortzeko.

Tokiko biztanleria

Tokiko biztanleria LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaz informatzea eta sentsibilizatzea funtsezkoa da proiektuan inplikatu daitezen. Hasteko, egingo denaren inguruan izan lezaketen edozein zalantza argitu behar da, eta, hortik aurrera, Ordunteko balio natural eta kulturalak kontserbatzeko beharraz konbentzitu behar dira, eremu horretako garapen sozial eta ekonomikoaren elementuak diren aldetik.

Tokiko kolektiboen artean, oso garrantzitsuak dira Ordunteko abeltzainekiko harremanak eta lankidetza, zeren haien jardunak zuzeneko eragina baitu proiektuaren kontserbazio elementuetan; hala, beharrezkoa da abeltzaintza bateragarria izatea mendi horietako berezko habitat eta espezieen kontserbazioarekin.

Bi jarduera mota daude aurreikusita.

  • Bata, tokiko biztanleriarengana zuzentzen da, orokorrean, dibulgazio-hitzaldien eta erakusketen bidez, proiektuarekin, beraren bilakaerarekin eta lortutako emaitzekin zerikusia duten alderdiak jorratzeko.
  • Bigarren blokea zuzenean inplikatuta dauden kolektiboekin egingo den lana izango da. Adibidez: abeltzainekin garatuko den tailer espezifikoa, jardunbide egokiak azaltzeko. Berau baliagarria izango da jarrerak hurbiltzeko kolektibo horren eta proiektuaren arduradunen artean, abeltzaintza eta kontserbazioaren beharrak bateragarri egiteko xedez.

Publiko orokorra

Proposatutako ekintza batzuk publiko espezifiko batengana zuzendu balitezke ere, horiek guztiek duten helburua da ondo zaindutako ekosistemetako ondasun eta zerbitzuek gizarte osoarentzat duten balioa nabarmentzea, bereziki Ordunteko Mendiek dituzten balio natural eta kulturalak, askotariko materialak argitaratzearen bitartez.

Bi mugarri garrantzitsu izango dira xenda bat atontzea, biztanleria esparruaren balioetara eta bertan garatutako ekintzetara hurbildu ahal izateko, eta itxierako jardunaldi teknikoak, europar adituen laguntzarekin proiektuaren hainbat gai jorratuko baitituzte.

Lan-sareak

Europar Batzordeak lan-sareen eraketa bultzatzen du, Batasunaren intereseko habitat eta espezieen inguruko ezagutza eta esperientzien trukea errazteko, kontserbaziorako ahaleginak batu ahal izan daitezen Natura 2000ko lekuetan.

Proiektu honen baitan, lan-sareak sortuko dira zohikaztegi eta gune higroturbosoen kontserbazio eta leheneratzearen inguruan eta Natura 2000 sareko baso-kudeaketaren inguruan.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 

Azken eguneratzea: 2014/12/19